Itzuli orri osora

Alfontso XII.aren zubia

FITXA

Izena: Alfontso XII.aren zubia

Herria: Ondarroa

Auzotegi: Zumardia

Eskualde: Lea-Artibai

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Zubia

Tipologia Zehatza: Zubiak eta dorreak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1927

Gaur egungo deskripzioa

Igarobidea metalezkoa da, eta ibai hondoan oinarrituta dauden harlanduzko bi pilare enborkonikoetan bermatuta dago, eta horien inguruan jira-biran ibiltzen dira habearen bi orriak. Mekanismoa abian jar daiteke motorraren edo biraderaren bidez. Bi orriz osatuta dagoen erdiko habea metalezko sareta errematxatua da, eta bi orriek arku beheratu bat eratzen dute. Irudi geometrikoz apaindutako moldura metaliko batek koroatzen du habea.

Datu historikoak:

1927an egin zen zubia, eta bera da Nerbioiko bi ertzen artean ez dagoen zubi mekanizatu bakarra. Ondarroako ontziek zubia zegoen lekutik ibaian gora egozten zuten aingura garai hartan, eta horregatik zituen zubiak berezitasun tekniko horiek, ontziek itsasora egiten zutenean Artibai ibaiko tarte horretan ezinbestez zubipetik pasatu behar baitzuten. Horrez gainera, ontziolak eta arrain kontserbategiak ere ibaian gora kokatuta zeuden. Herritik hondartzara joateko eta Gipuzkoako errepidea hartzeko balio izan du zubiak batik bat.

Alfontso XII.aren zubia
Alfontso XII.aren zubia