Itzuli orri osora

Berria Kooperatiba

FITXA

Izena: Berria Kooperatiba

Herria: Sestao

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Langileen kooperatiba

Tipologia Zehatza: Merkatuak eta kooperatibak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 20ko urteak

Autorea: Santos Zunzunegi

Gaur egungo deskripzioa:

Eraikina Sestaoko hirigunean dago, udalerriko goiko aldea eta beheko aldea lotzen dituen kalean. Bere bi fatxadetan hainbat eraikin daude atxikita, eta etxadi handi bat osatzen dute.

Datu historikoak:

1887an, Sestaon, La Vizcaya, S.A. de Metalurgia y Construcciones lehenengo elkarte kooperatiboa sortu zen. Bizkaiko Labe Garaiekin (AHV) bat egin zuen, baina kooperatibari eutsi egin zion, bestela antolatu bazen ere. 20ko urteetan udalerriko goiko aldean eraikin berri bat eraiki behar izan zuten, 70eko urteak arte funtzionatu zuena. 80ko urteetan elikagaiak banatzeko konpainia baten eskuetara igaro zen, eta hark eraikina ia erabat zaharberritu zuen. Gaur egun ez dio publikoari zerbitzurik eskaintzen eta itxita dago.

Berria Kooperatiba