Barakaldoko udal hiltegia
FITXA
Izena: Barakaldoko udal hiltegia
Herria: Barakaldo
Auzotegi: Juan garai
Eskualde: Ezkerraldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Hiltegia
Tipologia Zehatza: Hiltegiak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Formala
Eraikintza Data: 1917
Autorea: Alfredo Acebal
Eraikin konplexu hau hirigunean dago, erdi-erdian. Hiru pabiloi ditu, erdian dagoen patio estali batek lotzen dituena, eta patioa itxiz bi solairuko etxe bat dago. Beste bi esparru txiki ere badaude, korridore estali batzuen bitartez pabiloi nagusi horiekin komunikatzen direnak. Multzoaren aldamenean ukuiluak daude, eta harresi batek inguratzen du konplexua hiru aldetatik.
Datu historikoak:
Barakaldoren hazkunde demografikoaren ondorioz, hiltegi berri bat eraiki behar izan zen, eta eraikuntza enkante publikoan erabaki zen. Instalazio mekanikoei eta pabiloien arteko banaketari eta erlazioari dagokienez, Mataron erabili zen ereduari jarraitu zitzaion. Eraikina 1917an hasi ziren jasotzen, eta 80ko urteen hasiera arte aritu zen jardunean.