Itzuli orri osora

Azukarera Alavesa

FITXA

Izena: Azukarera Alavesa

Herria: Gasteiz

Auzotegi: Otoak

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Azukregintza

Tipologia Zehatza: Elikadura eta edariak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1904

Deskripzioa gaur egun:

Antzinatasunagatik eta dituen balio ikonografiko eta arkitektonigoengatik, eraikin hau Euskal Autonomia Erkidegoko ondare industrialaren ordezkaririk bikainenetakoa da.

Multzoa pabiloi nagusiez eta erantsita dagoen indarretxeaz osatuta dago; pabiloietan dago jarrita lantegia eta eranskinean tximinia exentua. Sortalderantz bi eraikin daude, azukre orea lehortzeko bata eta orearen biltegi izateko bestea. Sartaldean 5 azukre biltegi daude eta bi melaza depositu. Sarreran ingeniariaren etxebizitza ageri da eta bulegoak.

Estetikari dagokionez, manchester estilokoa da, hormetan adreiluak agerian dituela. Hormetan leiho handi-zabalak ikusten dira arkiboltaz apainduta eta tudor_estiloko_arkuekin errematatuta. Barruko espazioa burdin sarezko zutabeen bidez habeartetan zatituta dago, eta zutabe horiek estalkiko zinbria polanceau delakoei eusten diete, eliza gotikoetan ohi den bezala.

Oinplano basilikala du eraikinak, hiru habearterekin, baina, jakina, ez da kanpandorrea ageri tximinia zilindrikoa baizik. Leiho handi burdin sare kristalezkoetatik sartzen da argia barrura; sarrera nagusiko leihoak zirkuluerdiko arkua du eta horren gainean tinpanoa , eta horrek guztiak tenplario itxura ematen dio eraikinari.

Tximinia goiko errematean dituen lonbardiar arkuengatik nabarmentzen da. Horren helburua lurrun galdaretatik zetozen gasen ihesbide eta tiro izatea zen.

Datu historikoak:

Arabako Lautadako erremolatxaz azukrea egiteko asmotan, azukre fabrika bat jasotzeko gestioak egiten hasi ziren arabar kapitalista batzuk, XIX. mende hondarrean, horien artean Ajuria eta Hueto zirelarik. Puntu guztiak ikertu eta aztertu ondoren, azkenean arabar hiriburuan jasotzea erabaki zen, bertan beste inon baino komunikabide hobeak zirelako. 1904an inauguratu zen fabrika. Urtebete geroago Sociedad General Azucarera de Españan integratu zen eta 1966. urtea arte aritu zen azukrea ekoizten. Urte horretan Gasteizko azukre fabrika berriak hartu zuen horren lekua.

Fabrika zaharrean, urtean hiru hilabeteko ekinaldian, 900 Tm azukre produzitzen ziren; gutxi gorabera, egunean 700 Tm fintzen ziren.

Ekoizpen prozesua:

Erremolatxa siloetan deskargatzen zen eta hortik fabrikara ubide txiki batzuetatik eramaten zuten. Ondoren araztu, zatitu eta egosi egiten zen difusoreetan 72 graduko tenperaturan eta, horrela, orea eta difusio salda banatu egiten ziren. Ateratzen den salda araztu eta kristaldu egiten zen, kristal zentrifugazioaren bidez melazetatik bereiziz. Prozesu horren bitartez orea, melaza eta azido glutaminikoa eta beste azpiproduktu batzuk lortzen ziren.

Azukarera Alavesa
Azukarera Alavesa
Azukarera Alavesa