Itzuli orri osora

Jaizkibel draga

FITXA

Izena: Jaizkibel draga

Herria: Pasaia

Eskualde: Oiartzualdea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Draga

Tipologia Zehatza: Kaiak, Ontzigintza eta Ontziak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1934

Deskripzioa gaur egun:

Errosario draga bat da, branka zuzena eta popa biribila dituena. Esloran 60 metro du, errunean 10,5 metro eta eskora 4 metrokoa da. Zingoa gehienez 2,10 metrokoa da, eta lastertasuna 6,75 miliakoa; desplazamendua, gutxi gorabehera, 900 tonakoa da, eta edukiera, guztira, 650 tonakoa. Goiko bizkarra eta beheko bizkarra ditu, eta azken horretan makina gela eta beste gelak daude. Xafla errematxatuz egina dago, eta autopropultsio sistema batekin diseinatu zen. Branka itxita dago eta, bertan, departamentu estankoak daude. Dragatze ahalmena flotazio mailaren azpitik 17 metrokoa zen, gutxienik 3 metrora alda zitekeena. Dragatzeko aparatuan dorre nagusia nabarmen daiteke, xaflaz egina da, eta profilak altzairu gozozkoak dira eta norabide guztietara txarrantxa sendoak ditu. Putzupadak altzairu urtuzkoak dira, eta, buztin trinkoa lantzearren, beren mailei lotuta daude. Makineria propultsatzaile osagarri bat dauka, eta bizkarrean eskala tornua, kableak biltzeko tornua eta beste makina batzuk daude.

Datu historikoak:

Jaizkibel Draga Bilboko Euskalduna Konpainian egin zuten, 1934an, eta urte hartatik 1984ra arte aritu zen Pasaiako badian lanean.

Jaizkibel draga
Jaizkibel draga