Itzuli orri osora

Manuel acha.Fábrica de licores

FITXA

Izena: Manuel acha.Fábrica de licores

Herria: Amurrio

Eskualde: Aiaraldea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Likoregintza

Tipologia Zehatza: Elikadura eta edariak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XIX

Gaur egungo deskripzioa:

Fabrika 15.000 m2-ko azalera batean dago kokatuta, oso leku egokian garraiorako. Multzoan, nagusi, hiru garaierako eraikin bat dago eta, bertan, etxebizitza bat eta bulegoak aurki daitezke, galdarak hartzen dituen habearteaz eta berogailua dagoenaz gain. Atzean patio estali bat geratzen da, eta bertatik sartzen da botilatzeko eta biltzeko ataletara.

Datu historikoak:

Pablo Pomesek pattar eta likore mota desberdinak egiteko fabrika bat jarri zuen Amurrion, 1884an. Pomes lehenagotik hasita zegoen jarduera horretan, Bilbon, Manuel Atxarekin elkarturik; Pomes hil zenean, Atxa bilakatu zen negozioaren jabe, eta familiak eutsi dio enpresari gaur egun arte. 1892an alanbike batzuk erosi zituzten, eta horiekin antolatu zuten lurrun bidezko destilategia. 1899an, berriz, Manuel Atxak Sarrian eta Beluntzan zentral hidroelektriko bana eraikitzeko eskubideak bereganatu zituen, eta horietako fluidoari esker hornitzen zen Amurrioko fabrika; gainerako indarra inguruko herriak argiztatzeko saltzen zen. 1940an fabrikari gaur egun duen izena eman zitzaion, "Manuel Acha. Fábrica de Licores".

Ekoizpen prozesua:

Produkziorako lehengai hauek erabiltzen ziren: azukre zuri aurretiaz tratatua, melaza alkohola, tresna desmineralizatzaile baten bidez lortutako ur bidestilatua eta fruta desberdinak, egin nahi ziren likoreen esentzia eta zaporea lortzeko oinarria zirenak, hala nola, laranja azalak, gerezi hezurrak edota basaranak. Fabrikazioa alanbikeetan egiten zen, non landareak edo frutak alkohol eta urarekin destilatzen ziren, eta, behar izanez gero, produktua edulkoratu egiten zen.

Manuel acha.Fábrica de licores
Manuel acha.Fábrica de licores
Manuel acha.Fábrica de licores