Itzuli orri osora

Eibarko geltokia

FITXA

Izena: Eibarko geltokia

Herria: Eibar

Eskualde: Debabarrena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak tea funikularrak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1909

Deskripzioa eta datu historikoak

Ferrocarriles Vascongados tren sarekoa da.

Bi solairuko eraikin angeluzuzena da, eta lehenbizikoan itxarongela, biltegia eta bulegoak aurkitzen dira. Bigarren solairuan bizitzak daude.

Eraikinak karga hormak dauzka eta zurezko egitura, eta adreiluz itxita dago. Estalkia isuri bikoa da, gailurra fatxada nagusiari eta burdinbideari buruz paralelo da, eta hegal bat dago xafla leunez hornituta.

Fatxada margotuta dago, eta zokaloak beste kolore batekoak dira. Solairuak bata bestetik platabanda dekoratu batzuez separatuta daude. Erdialdean zerrenda zuta batzuk ikusten dira.

Fatxada nagusi honetan, hegalaren lerroa hautsi egiten da frontoi molduratu bati lekua emateko; frontoian erloju bat dago, pinakuluak dauzka bi aldamenetan, eta data bat ageri da: 1909.

Burdinbideei paralelo zaien fatxada honetan, lehenbiziko solairuaren gainean, markesina bat dago, eta bertan erloju bat ageri da.

Eibarko geltokia
Eibarko geltokia