Itzuli orri osora

Deustuko zubia

FITXA

Izena: Deustuko zubia

Herria: Bilbo

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Zubia

Tipologia Zehatza: Zubiak eta dorreak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Gaur egungo deskripzioa:

Zubi altxagarri kulunkaria da, ibilbide bikoitzekoa, erdiko tartea mugigarria duena, ibaiertzean dauden euskarri banatan tinkatua. Zabalgunearen ibaiertzetik hasi eta Unibertsitate Komertzialeraino eta Deusturako diseinatu den hiribide zentral berriraino doa. Behin eta berriz birmoldatu da, esate baterako, zementuzko tarte baten ordez sareta metalikoa ezarri eta hori eginez baoak handitu ziren eta, ondorioz, argi gehiago sartzen zen. Biela mekanismoz eragiten zitzaion zubiari eta, horretarako, urpean kable bat ezarri zen. Etxola bat egin zen makinistarentzat, taula bakar batean aginte osagarri guztien kateamendu elektrikoarekin zubia kontrolatzeko: seinalatzeko ekipoak, zerbitzuko frenoak, larrialdietarako frenoak, baskulei eragiteko sistema...

Zubiko alde bakoitza bi sareta habe nagusiz osatuta daude, ardatzen arteko 13 m-ko tartearekin, azkenean arima beteko habe bilakatzen direlarik, kontrapisuaren lotura erraztearren. Horien muturra sektore birakaria da, eta sareta erradialeko hiru barrarekin osaturik dago, zeinek errodamenduaren koroa lotzen duen piezari eusten dioten.

Datu historikoak:

XIX. mendean gero eta handiago bihurtu zen Bilbo. Hori eta horrenbestez behar-beharrezkoa zen komunikabideak hobetzea eta bateko eta besteko auzoak lotzeko zubi berriak egitea. Bilboko Sarbideen Plangintza Orokorra onartu eta Bizkaiko hiriburuan non eta nolako zubiak egingo ziren erabakita geratu zen. Deustuko zubia eginez auzo hori hirigune berritik gertuago geratuko zen eta, bestalde, bertatik aldirietara eta urrutikoetara joan nahi zutenentzat irteera egokia eskaintzen zuen. 1937an, Espainiako Gerrakoan, gudariek eta miliziek, atzera egiten ari zirenean beren burua babesteko, zubia suntsitu zuten. 1938an berritzen hasi eta 1939an inauguratu zen berriro.

Ekoizpen prozesua:

Abian jartzean, bielak kontrapisua azpirantz kulunkarazten du; habe eta euskarrien artean dauden engranajeek asko errazten dute maniobra hori. Irekitzeko eta ixteko 70 segundo behar ditu, 70 graduko tartea egiten du, eta galga emateko aski da 15 segundo baino gutxiago.

Deustuko zubia
Deustuko zubia