Itzuli orri osora

Debako geltokia

FITXA

Izena: Debako geltokia

Herria: Deba

Eskualde: Debabarrena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Deskripzioa eta datu historikoak

Eusko Trenbideen sarekoa da

Eraikin angeluzuzenada, eta bi solairu ditu eta ganbara. Beheko solairuan bulegoak eta itxarongela daude, eta zorua terrazoz estalita dago. Gainerakoetan bizitzak daude, eta zorua baldosa eta oholezkoa dute.

Egitura zurezkoa du eta lehenbiziko solairuan zutabe galdatuak ikusten dira. Isuri biko estalkia dauka eta gailurra paralelo zaio fatxada nagusiari.

Fatxada nagusian, itxarongelan sartzeko bi ate daude, arku eskartzano samartuekin, eta beste horrenbeste trenbide aldera dagoen fatxadan. Ate horietako batzuk kristalezkoak dira.

Lau leiho ardatz ageri dira, eta ganbararen mailan daudenak besteak baino txikiagoak dira. Alboko fatxadetan okulu batzuk daude.

Fatxada zarpeatuta dago, harlanduakimitatuz, adreilu ilarekin inguratuta, eta platabandekin, horiek ere adreiluzkoak, eta solairuak bata bestetik separatzen dituzte. Adreiluz inguratuta kontsola bat dago, non geltokia zein herritan zegoen adierazten zen.

Horiez gainera, metalezko markesina bat ageri da, lehenbiziko solairua babesten duena.

Debako geltokia