Concordiako geltokia
FITXA
Izena: Concordiako geltokia
Herria: Bilbo
Auzotegi: Bailen kalea
Eskualde: Hego Uribe
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Geltokia
Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Beste Mendeak: XIX
Estiloa: Eklektikoa
Beste Estiloak: Modernista
Eraikintza Data: 1898, 1902
Autorea: Seberino Atxukarro (Arkitektoa), Balentin Gorbeña (Ingeniaria)
Bilbo-Santander sarekoa da.
Eraikin laukizuzena da, bi garaiera dituena. Beheko oina bi hormartetan banatuta dago, eta bertan daude itxarongela eta txartelak saltzeko, informaziorako eta trenbidearen gainerako zerbitzuetarako bulegoa. Goiko solairuak hiru hormarte ditu, eta bertan dago burdinbidea.
Eraikina karga hormen gainean dago bermatuta eta burdinurtuzko 10 zutabeko hiru lerro ditu. Hasieran, nasa estaltzeko, metalezko bi markesina irten zeuden, baina 36ko gerraren ondoren, horien ordez, erdian argizuloa duten bi gangaerdi makurtu paratu zituzten.
Geltokiko eraikinaren gorputz nagusiak sarrera-tunel bat dauka, ateburuarekin eta burdinurtuzko saretadun ateekin, eta hormetan kristalezko leiho handiak ikus daitezke. Eskuinaldeko gorputzak bi sarrera dauzka eta ezkerraldekoan pasabide bat dago, geltokia Bailen kalearekin komunikatzen duena.
Geltoki barruan bi eskailera daude, nasetara joateko, eta horien balaustrada burdinurtuz egina da.
Geltokiaren multzoa bi eraikinekin osatzen da, eta bertan bulegoak daude.
Horietako lehena, bera ere Seberino Atxukarrorena eta garai berekoa, lau garaierako etxe bat da (erdisotoa, beheko oina, lehenengo solairua eta zabaltza). Horren estalkia lau isurkikoa da, txapitula formakoa, kanpoaldean arbela eta harlanduzko hormak dituena eta basamentua kuxin formarekin. Bailen kalera ematen duen aurreko fatxadak sarrera angeluzuzen handi bat dauka. Eta atzekoan, nasara ematen duenean, alegia, lau sarrera daude, arku beheratuarekin.
Bigarren eraikina, 1910 baino lehenagokoa, etxe angeluzuzena da eta hiru garaiera ditu. Estalkia lau isurkikoa da, teila lau edo zapalarekin, eta zurezko egitura baten gainean dago. Aurreko fatxadak Bailen kalera ematen du.