Canillako geltokia
FITXA
Izena: Canillako geltokia
Herria: Portugalete
Auzotegi: Canillako parkea
Eskualde: Ezkerraldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Geltokia
Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Beste Mendeak: XIX
Eraikintza Data: 1888, 1890
Autorea: Pablo Alzola
Egundoko Bilbo-Santurtzi trenbide sarekoa da.
Jatorriz eraikina geltoki bazen ere, egun Portugaleteko Udalaren kultur zerbitzuak hartzen ditu. 1920 aldera utzi zion geltoki izateari, burdinbidea Santurtziraino luzatu zenean hain zuzen.
Eraikin angeluzuzena da, eta beheko oina, lehenbiziko solairua eta atikoa ditu. Pablo Alzolaren proiektuaren arabera jaso zen 1888-1890 bitartean. Jatorrizko proiektua eta gaurko eraikina ez datoz bat, honek garaiera bat gehiago baitu, eraikina egiten ari zirenean bertan jasoa segur aski. Klasizismo berantiarraren taxu arkitektoniko handia du, eta atikoaren zatian frantses arkitekturaren eragina nabari da; fatxaden konposizioan simetria handia ematen da.
Izkinetan moldurak ikusten dira, harlanduen itxura dutenak, eta fatxada osoan alde batetik bestera frisoa dauka, moldura makurtuekin. Lehenbiziko solairuko baoek leihoburua dute. Atikokoak txikiagoak dira, eta janba dekoratuak dauzkate motibo biribil eta moldurekin edertuta.
Erlaitz irten batek ematen dio gaina fatxadari, mentsula batzuen gainean tinkatuta, eta horiek hainbat akroteraz apainduta daude. Erlojuaren dorretxoarekin ematen zaio errematea eraikinari.