Itzuli orri osora

Irugurutzeta meatzea

FITXA

Izena: Irugurutzeta meatzea

Herria: Irun

Eskualde: Oiartzualdea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Meatzaritza

Tipologia Zehatza: Meatzaritza

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Gaur egungo deskripzioa

Meategien ustiapenak sorturiko paisaia nabarmentzen da: plano inklinatuak, meategietako burdinbideak eta ekaia prestatzeko lantegia, zeinera mea gordina iristen zen, ustiategietatik, ondoren tratatzeko eta kanpora bidaltzeko. Lantegi hori lurraren malda bat aprobetxatuz jasota dago, hiru terrazatan antolatuta. Lehenengo terrazan mea jaisten zen plano inklinatuak amaitzen ziren: mea burdina karbonatua zen, eta ustiapen guneetatik jaisten zen, ondoren kaltzinatzeko. Bigarren terrazak manposteriazko horma sendo bat dauka, eta bertan kaltzinatzeko bederatzi labe daude. Labeen plataformaren ondoan deskargarako arrapala dago, lur harrotuaren gainean egina eta zementu geruza fin batez estalia, zementua leku batzuetan dagoeneko desagerturik badago ere. Arrapalari eutsiz hormatxo bat dago, eta bertan isurbide batzuk zabaltzen dira: horietan behera jaisten zen mea, bagoietan zuzenean kargatzeko. Kargalekua horri erantsita dago, iparraldean, eta bi fasetan eraikita dago: bata manposteriazkoa da, zulo batzuk dituena, eta bestea betoi armatuz egina. Azkenik, hirugarren terrazan, trenbidearen zelaigunea dago. Konpainia frantsesak egin zuen hura, eta labeen multzoaren ondoan hasten zen eta, Orla eta Ibarlan barrena, errepide nagusia zeharkatzen zuen. Mea ibai ondoko kai batean deskargatzen zen, eta handik, gabarretan, Hendaiako geltokiraino eramaten zen.

Konpainia ingelesak, halaber, arraste sistema bat eraiki zuen Irun-Endarlatsa trenbidera, geroago beste burdinbideari lotuko zitzaiona.

Labe multzoaren gainean lantegiak, makinen pabiloia, transformazio elektrikorako lantegia, biltegi bat eta kapatazaren etxebizitza zeuden.

Datu historikoak:

Burdin mearen ustiapena konpainia ingeles eta frantsesen esku egon zen, baina 1901ean konpainia desberdinen meategiak "Minas de Irún y Lesaca" enpresaren jabetzara pasatu ziren. Orduan, meatzea antolatzeko, jarduerak Endarlatsako San Pablo eta Meazuriko San Enrique betetan kontzentratzea eta garraioak hobetzea erabaki zuten. 1936an meategiak kapitala alemana zeukan "Compañía de Explotaciones Mineras Aralar" etxearen esku geratu ziren.

Irugurutzeta meatzea