Higerko itsasargia
FITXA
Izena: Higerko itsasargia
Herria: Hondarribia
Eskualde: Oiartzualdea
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Itsasargia
Tipologia Zehatza: Itsasargiak
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Beste Mendeak: XX
Estiloa: Formala, Neoklasikoa
Eraikintza Data: 1878
Autorea: Francisco Lafarga
20 metroko garaiera duen bere dorrearekin itsas mailatik 32 metro gora dago Higer itsasargia, eta bertatik ederki ikusten da Bidasoaren itsasadarra. Iberiar Penintsulan egindako lehen itsasargia da eta horrexegatik itxura arkitektoniko egokikoa egin nahi izan zen. Hondarribian dago, hirigunetik urruti samar, itsaslabarretik 100 metrora.
Datu historikoak:
1874an soldadu karlistek Higerko itsasargi zaharra suntsitu eta berehala hasi ziren eraikitzen oraingo berri hau. Sartaldetik Bizkaiko golkora zetozenek, Pasaia aldera zihoazenek, Bidasoako barra ondoan eta Higerko portuan zeudenek ikusteko leku egokia zelako aukeratu zen orain duen kokaleku berria.
Ekoizpen prozesua:
Jatorriz 4. ordenako itsasargia zen, argi gorrizko bi dirdai igortzen zituena bata bestearen ondotik 10 segundoko tartearekin; bi dirdai horien eta hurrengoen artean 90 segundoko tartea ematen zen. Gaur egun bira-argia dauka eta bertako tresneria, berria, 1986koa da. 10 segundoko bi dirdai igortzen ditu eta minutu erdiro itzuli osoa egiten du. Bi ekipo elektrogeno dauzka.