Itzuli orri osora

Hernaniko geltokia

FITXA

Izena: Hernaniko geltokia

Herria: Hernani

Eskualde: Donostia-Beterri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak tea funikularrak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Deskripzioa eta datu historikoak

Norteko Trenbidea fundatu zen garaian eraikitako geltoki bakarrenetakoa da. Bi solairuko eraikin hau Ferrocarriles del Norte tren sarekoa da. Burdinbidea inauguratu zen urte berekoa da, eta gaur egun tren zerbitzua eskaintzeaz gain etxebizitza da.

Betoizko egitura du, adreiluz itxita dago eta estalkia dintelduna da. Fatxada nagusian hiru ate irekitzen dira zirkuluerdiko arkuarekin eta hiru bao ardatz dinteldunekin. Fatxada hori karez zurituta dago eta zokaloak harlanduaren kolorea dauka.

Burdinbidearen ondoan metalezko markesina bat ikusten da zutabe txairo galdatutakoen gainean bermatuta.

Eraikin nagusi honetatik hurre biltegia dago; isuri biko estalkia dauka eta zurezko hegal zabal-zabala kolorez pintatua. Fatxadan bost ate ikusten dira arku eskartzanoarekin ; horien gainean dauden argizuloetatik sartzen da barrura argia.

Eraikin txiki bat ere bada itxarongela izateko jasoa. Zurezko balkoiak dauzka, isuri biko estalki lauaz estalita dago eta hiru areto ditu, erdikoa kanpo aldera irekia eta itxiturarik gabea. Aretoaren erdian zurezko zutabe batzuk daude.

Eraikinean emakumezko eta gizonezkoentzako komunak daude, aurrealdea karez zurituta dago eta azpiestazio elektriko ireki bat dauka betoizko egitura eta isuri biko estalkia dituena, baita bi ate ere beren ateburuekin .

Hernaniko geltokia
Hernaniko geltokia