Itzuli orri osora

"Heraclio Fournier"

FITXA

Izena: "Heraclio Fournier"

Herria: Gasteiz

Auzotegi: Heraclio Fourier Z/G

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Arte grafikoak

Tipologia Zehatza: Papergintza eta kimika

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XIX

Eraikintza Data: 1948

Autorea: Emilio Apraiz, Jesus Ginea

Gaur egungo deskripzioa:

Fabrikak oinplano angeluzuzena du, irregularra, eta hiru solairu. Lehenengo solairuan, ezkerreko aldean, seiluak eta sakongrabatuak egiten ziren, erdiko aldean gaiak gordetzen eta papera iztukatzen zen eta, hirugarrenean, berriz, offset-a egiten zen. Bigarren solairuan bulegoak eta eremu komertziala zeuden, manipulatuen gunearen ondoan. Hirugarren solairuan, aldiz, ezkerreko aldean diseinatu eta artxibatu egiten zen, erdialdean finantza bulegoak, gerentzia eta biltegiak zeuden eta, eskuinaldean, azkenik, kartak bernizatzen eta prentsatzen ziren. Materiala biltzeko eta enbalatzeko erabiltzen zen ganbara. Fabrikaren ekoizpenak hainbat arlo hartzen zituen, horien artean kartak egitea, arte grafikoak eta posta seiluak egitea, tinbre fabrikarik ez zuten herrialdeentzat.

Datu historikoak:

Frantziar jatorriko Heraclio Fournier jaunak inprenta txiki bat fundatu zuen 1868an, jokorako kartak egiteko, eta inprentatxoa zabaltzen eta lekuz aldatzen joan zen, produkzioaren arabera, azkenean, 1888an, Foruen kalean kokatu zen arte. Hasieran 140 langile zituen, baina garai modernoagoetan 900 behargin ere aritu ziren. Fabrikaren loraldia fundatzailearen iloba gerentziaz arduratu zenean iritsi zen, hark bi produktu lerro berri sartu zituen-eta: arte grafikoak eta postako seiluak.

Ekoizpen prozesua:

Joko kartak egiteko original bat hartzen da oinarri (gardena edo opakoa), eta horren erreprodukzio bat egiten da, kolore kopuruaren arabera, dagozkion positiboak ateratzeko. Positibo horiek astralon baten gainean muntatzen dira, inprimatu nahi den pleguaren forma eta neurria zehaztu eta gero. Muntaketa horrek xafla bat grabatzeko balioko du, zeina inprimagailuaren gorputzetako batean ipintzen den. Kartoi fina inprimatu eta gero, bernizatu eta arrabolez prentsatzen da eta, ondoren, automatikoki moztu eta, azkenean, enbalatu eta zorroratu egiten da.

Posta seiluak enpresak berak egiten duen "HF 2.000" paperezko oinarrizko lehengaiarekin ekoizten dira. Horien erreprodukzioa kartenaren antzekoa da, grabatua izan ezik, seiluei dagokienez azpia eta filma kobrezkoak dituen zilindro batzuen gainean egiten baita, inpresioa gehienbat sakongrabatuan egiten delako. Papera inprimatu eta gero, oso selekzio prozesu zorrotza egiten zaio.

Arte grafikoen alorra batez ere liburu ilustratuen fabrikazioari dagokio, horiez gain katalogoak, esku orriak, egutegiak, kartelak eta abar ere egiten badira ere. Originalen erreprodukzioa lortu eta gero, positiboak poliesterreko oinarria duten astralon batzuetan muntatzen dira, inprimatu nahi diren pleguen forma eta neurria zehaztuz. Inpresioa, offset modukoa bada, positibo horiekin xafla grabatzen da, eta sakongrabatua bada, berriz, zilindroa, eta papera bi aldeetatik inprimatzen da, ondoren koadernatu ahal izateko.

Produkzio prozesu guztiei langile adituek oso kalitate kontrol zorrotza egiten diete, bai lantegietan, bai laborategietan.