Itzuli orri osora

Amalia Vizcaína y Cobarón

FITXA

Izena: Amalia Vizcaína y Cobarón

Herria: Muskiz

Auzotegi: Cobaron

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Meatzaritza

Tipologia Zehatza: Meatzaritza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XIX

Estiloa: Anonimoa

Gaur egungo deskripzioa

Amalia Vizcaína, Consuelo, Amalia Vizcaína III, Complemento eta A Complementok osatzen zuten meategi multzoa. Azkeneko hori multzotik aparte zegoen, Cobarón Hayarekin elkartzen duen errepidean.

Meategiko hondakin guztiak trenbidearen ondoan aurkitzen dira. XX. mendearen hasieran plano makurtu bat zuen mea meategiko ahotik labeetaraino hurbiltzeko; plano horretatik geratzen diren gauza bakarrak trenbidearen gainetik iragateko egin zen zubiko paretak dira. Trenbidearen ondoko zelaigunetik joan eta berrehunen bat metrora ikus daitezke oraindik ere garai hartako araztegiaren hondakinak, ur deposituaren hondakinak eta hustubide bat. Trenbidearen amaieran zegoen kargatzeko lekua, masa egiteko bi masaontzi handirekin.

Multzoko gisu labeak manposteriazkoak dira, alabaina harlanduzkoak dituzte ertzak eta deskargarako aho inguruak. Upa enbor koniko itxurako Cleveland motako labeak dira, lau deskarga aho dituztela, arku beheratuarekin . Goiko atalak zirkulu formako ebakidura du eta mailakatua da.

Oinplano karratua duen upa labe bat ere badago, zirkulu formako barne ebakidura duena. Manposteriazkoa da, alabaina harlanduzkoak ditu ertzak. Deskargarako aho bakarra du arku beheratuarekin, harlanduz inguratua.

Kargatzeko lekua "El Castillo" edo Muskizko Punta esaten zaionean aurkitzen da, eta Jose Mac Lennan-ek eraiki zuen. Horren oinarria manposteriazko masa handi ikaragarria da, eta oinplano irregularra dauka aurrealde zirkuluerdiko mailakatu handi batekin, itsasoari zabalduta.

Datu historikoak:

1870ean Pedro de la Colinak erregistratu zuen Amalia Vizcaína meategia, eta horren jabetza Jose Mac Lennani pasatu zion 1871ean. Ondoko urteetan jabez behin baino gehiagotan aldatu bazen ere, azkenean, 1956an, berriro Mac Lennan Konpainiaren eskuetan geratu zen. 1960ko hamarraldiaren azkenaldera ezinean zebilen meategia eta itxi egin behar izan zen.

Meategiak hiru labe izan zituen. 1905ean oraingoetatik bat bakarra zuen, eta beste bat flotazio araztegi modernoaren ondoan zegoen. Hasiera hartan labeek haizebide naturala zeukaten; 1937an instalatu zen beheko ahoetatik zehar airea hartzeko sistema lagundu berria. Labe horiek lanean aritu ziren 1963a arte.

Eremu honetan zeuden meategietako mea ez zuten garraiatzen Bilboko itsasadarreko kargalekuetara, izan ere, itsasbazterrak eskaintzen zien aukeraz aprobetxatu nahiago izan zuten. Horretarako, egitura metaliko bat jarri zuten pilare baten gainean tinkatuta eta lurrean ainguratuta; bagoiak meaz beteta boladizoaren puntaraino joaten ziren burdinbideei eusten zien metalezko estruktura horrek, eta hor, itsasontziko sotoari buruz zuzenduta zegoen hustubidean, husten zuten karga bagoiek. Denboraren buruan aldaketa handiak egin ziren kargalekuan. Hasieran karga deposituetatik hustubideraino bagoietan garraiatzen zen, horiei eskuekin bultzatuz, baina geroago uhal garraiatzaile handi bat jarri zen. 1963a arte funtzionatu zuen kargaleku horrek.

Ekoizpen prozesua:

Meategia abian jarri zenean mea kanpoan lurra urratuz ateratzen zen; "erreten" bat egiten zen eta bertan saiatzen ziren harik eta mea aurkitu arte. Aurkitzen zen guztia atera ondoren, gero eta sakonago zulatzen segitzen zuten.

Azalekoak atera ondoren, galerian ustiatzen jarraitu zuten, gero eta barruago eta sakonago.

Amalia Vizcaína y Cobarón