Itzuli orri osora

Zumaiako hiltegia

FITXA

Izena: Zumaiako hiltegia

Herria: Zumaia

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Hiltegia

Tipologia Zehatza: Hiltegiak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1905

Autorea: Formala

Gaur egungo deskripzioa:

Abere hiltegia behinola ontziola izandako eremu batean dago, Prebost kontserba fabrika egon zen pabiloi batzuen aurrean. Gaur egun, alboetako pabiloi batzuk etxebizitzarako egokituta daude, eta hiltegia izan zena lorazaintzako gaien biltegia da, berez 1975ean utzi baitzion hiltegi izateari. Hiltegia bertan egiten ziren lanen arabera zegoen banatuta: erdiko aldean hilketa lanak egiten ziren, eta alboetako habearteetan bulegoak, albaitariaren gela, ukuiluak eta etxebizitza ziren.

Datu historikoak:

Eraikina egiteko lanez arduratu zen arkitektoa Jose Gurrutxaga izan zen, eta behar ziren materialak "Talleres de Construcción de Maquinaria Eraso y Compañía" etxean erosi ziren. Orain kulturgune bihurtzeko asmotan, hiltegi izandakoa erabat eraberritzekotan dira.

Ekoizpen prozesua:

Ganadua eta zerriak leku desberdinetan hiltzen zituzten. Ganadua eraikinaren erdiko aldea okupatzen zuen, garaiena, eta sastako batez edota borra erabiliz sakrifikatzen zen; ondoren, aztaletik lotu eta hormako gakotik zintzilik jartzen zen. Lurra maldan behera dago, hondakinak eta odola hobeto atera ahal izateko.

Zerriak pabiloi horren atzean hiltzen zituzten. Gela batean zerriak bizirik egoten ziren, txanda zain, eta beste gela batean hiltzen zituzten eta zurdak erretzen. Animalien barrukiak garbitzeko garbitegi batzuk zeuden.

Zerriak eguerdi eta arratsaldeetan hiltzen ziren, eta behiak, berriz, goizetan.

Zumaiako hiltegia
Zumaiako hiltegia