Itzuli orri osora

"La coromina industrial S.A."

FITXA

Izena: "La coromina industrial S.A."

Herria: Bilbo

Auzotegi: Deustuko erribera

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Sektore kimikoa

Tipologia Zehatza: Papergintza eta kimika

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Eklektikoa

Eraikintza Data: 1923

Autorea: Manuel Maria Smith

Deskripzioa gaur egun:

"La Coromina Industrial s.a." fabrika zortzi pabiloiz osatuta zegoen, zortziak erdiko patio angeluzuzen baten inguruan banatuta; gaur egun patioa bitan zatituta dago: aurreko patioa eta atzekoa. Atezainaren gelaz eta etxebizitza eta bulego batzuez osatuta dago multzoa. Etxebizitza horietako batean bizi zen arduraduna.

Aurreko pabiloian daude atezainaren gela, bizitza batzuk, bulegoak, biltegiak, garajeak, ukuiluak eta arropa lekua. Eraikinak "U" formako oinplanoa dauka eta bi garaiera ditu. Egitura zementuzkoa da eta hormak, zarpeatuta , adreiluzkoak, harrizko zokalo txiki batekin hornituta. Estalkiak lau isurialde ditu eta zoruak ohol eta solairu lauzaz estalita daude. Erdiko patiora joateko dagoen karga tunelaren bidez sartzen da instalazio guztietara; karga tunel horrek bi txikiago dauzka aldamenetan, eta horietatik joaten da jendea atezainaren gelara eta bulegoetara.

Ikatz biltegiak oinplano angeluzuzena du eta euskarritzat adreiluzko hormak dauzka. Isuri biko estalkiaz hornituta dago teila lau edo zapalarekin, egitura zurezkoaren gainean. Zorua, berriz, zementuzkoa da, eta isurbidea dauka.

Gasogenoa edukitzen den instalazioen eraikinak oinplano angeluzuzena du: bi solairukoa da, zementuzko egitura dauka eta hormak adreiluzkoak dira, zarpeatuta. Zorua zementuzkoa da eta estalkia isuri bikoa, teila lauarekin.

Makineria gordetzeko pabiloiak oinplano angeluzuzena du, adreiluzko karga hormekin, eta estalki isuri bikoa teila lauekin eta linternarekin . Zorua solairu lauza xakeztatuekin estalita dago eta inguruan dituen habearte guztiekin komunikatuta. Kanpoko argia goiko zein alboetako baoetatik zuzenean sartzen da.

Instalazio elektrikoen pabiloiak oinplano angeluzuzena du eta hiruki formako eranskin txiki bat dauka. Adreiluzko karga hormek eusten diote, eta isuri biko estalkia dauka, teila lauarekin, zurajearen gainean bermatuta. Zoruak lauza erretikulatuz estalita daude, eta sarbideek ateburua dute. Kristalezko bi xaflaz itxita dagoen sabaiko leiho batetik sartzen da argia barrura.

Bi solairuko habearte angeluzuzen batean daude lantegiak, eta isuri biko estalkia dute teila lauarekin eta linternarekin. "T" forma bikoitzeko burdinazko euskarriak dauzka, eta hormak adreiluzkoak, zarpeatuta. Beheko solairuan zorua lauza xakeztatuz estalita ageri da, eta lehenbizikoan lauza erretikulatuz. Kanpoko argia goitik eta alboetatik sartzen da.

Hozteko dorrea obelisko baten itxurako zurezko tximinia garai bat da. Gorputza hainbat listoiz egina dago eta horiek sareta bat eratzen dute. Tximinia goitik irekia da eta tximinia barruan jartzen ziren elementu hozgarriak.

Datu historikoak:

Fabrikan anhidrido karbonoa eta sulfurosoa ekoizten ziren. 1923an fundatu zen, sektore hau 1920 aldera indartzen hasi zenean. Sustatzailea Luis Quintana Coromina izan zen. 1983ko uholdeen ondotik industri ekoizpena bertan behera utzi zen. 1988an "arburos Metálicos" enpresak bereganatu eta instalazioak biltegi bilakarazi zituen.

Ekoizpen prozesua:

Fabrikan anhidrido karbonoa eta sulfurosoa ekoizten ziren.