Itzuli orri osora

Catalina meategko kiskaltzeko lbeak

FITXA

Izena: Catalina meategko kiskaltzeko lbeak

Herria: Sopuerta

Auzotegi: Barrio galicia

Eskualde: Enkarterriko Haranak

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Meatzaritza

Tipologia Zehatza: Meatzaritza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XIX

Beste Izenak: Saratxaga meategia

Gaur egungo deskripzioa:

Castaño auzoan dago multzoa, La Linde parajearen eta Barrio Galiciaren ondoan, eta eskualdean mea ustiatzen hasi zirenean sortutakoa da.

Oraindik kontserbatzen diren hondakinak, hau da, mea portuak eta bi labe kiskaltzekoak burdinbide nagusiaren ondoan daude. Catalina meategian alabaina oraindik mea ustiatzen jarraitzen dute.

Kiskaltzeko labeak adreilu agerikoan eginda daude, profil mailakatua dute kanpoko aldetik eta tximinia enbor-koniko batek ematen die gaina. Horien beherengo partean sei ate daude simetrikoki ezarrita, turuta formako arku beheratuekin eta orri bikoitzeko metalezko konportekin. Oinplano zirkulu formako batean tinkatuta daude, eta hori manposteriazkoa da eta arku beheratuz hornituta dagoen karga ganga batek zeharkatzen du, adreilu agerikoan egina, eta gorenean hustubide karratu bat dauka euskarri metalikoekin. Bi oinarriak, bata zein bestea, harkaitzean zulatutako kanal batekin lotuta daude, eta kanalak oina "U" formakoa du, bagoiak mea kiskalitakoaz kargatzeko.

Mea portua manposteriazkoa da, oinplano angeluzuzenekoa da eta horma zuzeneko murru bat dauka atzean portu barrualderantz, eta ezpondan lur alderantz; aurreko murruak, aldiz, horma zuzenak eta mailakatuak ditu.

Datu historikoak:

Meategi multzo hau mea hobi baten inguruan sortu zen, eta gutxi asko sarri egon da geratuta; dena dela, 1949az gero etenik gabe ustiatu dira multzoa osatzen duten meategiak.

1968an Pedro Maria Saratxaga Martinezek, "Minas de Hierro Sopuerta S.A."-ren zuzendariak "Catalina", "Paca", "Safo", "Gallinar" "Caduca" eta "Rosario" meategiak ustiatzen zituzten kontzesioak batu zitezela eskatu zuen.

Ekoizpen prozesua:

Kanpoan lurra aitzurtuz ustiatzen da mea meategi horietan guztietan, Paca eta Catalina meategietan izan ezik, horietan galerian ustiatzen da eta.

Ateratzen zen mea errubio zen ehunetik laurogeita hamar; 1950. urte aldera, ordea, karbonatoa agertu zen, eta hori dela-eta kiskaltzeko labeak egin ziren Paca eta Catalina meategietan.

"Traslaviña-Castro" trenbideaz edota bi aireko tranbiaz garraiatzen zen mea; tranbia horietako batak lurrunarekin funtzionatzen zuen eta besteak errail bakarrarekin, Ibarra motako burdineriarekin.

Gaur egun meategian hainbat tona burdin karbonato ateratzen dira; ehotarrian jo, hauts egin, zakuratu eta ganadua mantentzeko saltzen da.

Catalina meategko kiskaltzeko lbeak
Catalina meategko kiskaltzeko lbeak