Itzuli orri osora

Kataberako meatzea

FITXA

Izena: Kataberako meatzea

Herria: Legazpi

Eskualde: Goierri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Meatzaritza

Tipologia Zehatza: Meatzaritza

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Estiloa: Formala, Manchesertarra

Eraikintza Data: 1872

Gaur egungo deskripzioa:

Oñati udalerrian, burdin meak dauden inguruan, oraindik ere ikus daitezke meatzarien barrakoiak, konprimigailua zegoen etxea, garbitegia eta aireko tranbiari eusten zioten harroin bi. Udana gainean, gainera, tranbia horren beste harroin baten hondarrak, ingeniariaren, arduradunaren eta meatzarien etxeak, bolborategia, bi karobi eta karga arranplak kontserbatzen dira.

Datu historikoak:

XIX. mende hondarrean hasi ziren mea ustiatzen. Horren jabea,1935ean itxi arte, "Real Cía Asturiana de Minas" izan zen. Denboraldi horretan eraiki ziren mea ustiatzeko beharrezko ziren instalazio guztiak. Horien artean ezagunenak Udanakoak dira.

Ekoizpen prozesua:

Blenda, galena eta kalamina, meazuloan ateratzen ziren. Kalamina txirrikan Udanaraino garraiatzen zuten, eta hor zeregin horretarako propio jarrita zeuden labeetan egosi eta, gurdiz, Norteko trenaren Brinkolako geltokiraino eramaten zen, eta hortik trenez Errenteriako Kaputxino erdiuhartean zegoen "Real Fábrica Asturiana de Minas"-eraino. Blenda eta galena, aldiz, Kataberan bertan zegoen garbitegian garbitu ondoren, Udanaraino eramaten zituzten.

Kataberako meatzea