Mutrikuko arrantzaleen anaidia
FITXA
Izena: Mutrikuko arrantzaleen anaidia
Herria: Mutriku
Auzotegi: Mutrikuko portua
Eskualde: Debabarrena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Anaidia
Tipologia Zehatza: Anaidiak, Aduanak eta Bulegoak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Formala, Manchesertarra
Eraikintza Data: 20 ko hamarkada
Anaidia Mutrikuko portuko kaietako batean dago, garabiaren ondoan.
Eraikin angeluzuzena da, beheko oina eta bi solairu dauzkana. Beheko oinean biltegiak eta lehenengo solairuan bulegoak daude.
Manposteriazko karga hormak harrizko zutabeen gainean daude bermaturik, eta eraikina lau isurialdeko teilatu batez estalita dago, teila arabiarrekin . Sartzeko ateak zurezkoak eta ateburudunak dira, margotuta daude, eta ardatz bertikala daukate; zorua betoizkoa da biltegietan, zurezkoa, aldiz, bulegoetan eta lonjetan. Beheko oinean eta lehenengo solairuan harlandua ageri da, eta bigarren solairua margotuta dago, zerrenda bertikal eta horizontalekin. Alboko fatxadan horma konka bat ikus daiteke, santu baten irudiarekin.
Garai bateko arrain enkante sistema zaharra oso ongi kontserbatzen da.
Datu historikoak:
Arrantzaleen kofradia 1924an inauguratu zuten, eta 1982a arte erabili zen. Arraina pisatzeko eta saltzeko erabiltzen zen, eta arrantzaleen lanabesetarako biltegia ere bazen. Ganbaran sareak gordetzen zituzten, eta arrantzaleen seme-alabentzako eskola eta portuko zaindariaren etxebizitza ere izan zen.