Itzuli orri osora

Muskizko hiltegia

FITXA

Izena: Muskizko hiltegia

Herria: Muskiz

Auzotegi: Oyankas-ko Bidea

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Hiltegia

Tipologia Zehatza: Hiltegiak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1907

Autorea: Manuel Maria Smith Ibarra

Gaur egungo deskripzioa

Eraikin bakartua da, handi-txikiz tartekoa, Oyankas-ko kamioan kokatua, hondartzara doan errepidearen eta San Julian auzoko etxegunera doan errepidearen tartean.

"T" formako oinplanoa dauka, eta erdian gorputz nagusia abereak-eta hiltzeko. Alboetan bi gorputz txiki daude haragi txikiketak egiteko, baita ukuilua ere, animaliak gordetzeko, eta baskula pisaketak egiteko. Betoi armatuzko eraikina da, kanpoaldetik pilastra sail bat duena. Hormak adreiluzkoak dira, zarpeatuta daude, eta pabiloi nagusiko estalkia isuri bikoa da eta alboetakoak isurialde batekoak, teila zapalez estalita.

Eraikinean sartzeko ate nagusi bat dago, eta bao zorrotzak dauzka eta horietatik sartzen da argia. Apaingarri asko ikusten da, estilo neomudejarra dela nagusi.

Datu historikoak:

1907an egin zen hiltegia, udalerria haragiz hornitzeko.

Muskizko hiltegia