Itzuli orri osora

Mendizabal indarretxea

FITXA

Izena: Mendizabal indarretxea

Herria: Mañaria

Auzotegi: Urkuleta

Eskualde: Durangaldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Indarretxea

Tipologia Zehatza: Argietxeak eta gas fabrikak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1931

Beste Izenak: Argi

Gaur egungo deskripzioa

Urkuleta auzoan dago indarretxea, Mañaritik Urkiolako bidean hiru kilometrora, Mañaria errekaren ertzean, ibarraren barnealdean. Bi eraikin dira guztira, bata makineria gordetzeko eta bestea bizitzeko.

Zentral hidraulikoak oinplano angeluzuzena dauka eta solairu bakarra, bi gelarekin, bata makinentzat eta bestea bulego eta transformadoreentzat. Hormak manposteriazkoak dira, izkinetan harlandua dutela, eta karga hormaren eta betoizko pilastra baten konbinazioarekin eusten dio zutik bere buruari. Zorua baldosa irudi geometrikoz apaindutakoekin estalita dago, eta barrura arku eskartzano batetik sartzen da. Argitasuna leihoetatik sartzen da, eta eraikin elementu apaingarri gutxikoa da.

Etxebizitza oinplano angeluzuzenekoa da, eta karga hormak eta betoizko pilastrak konbinatuta daude. Hormak manposteriazkoak dira, izkinetan harlandua dutela. Isuri bikoa da estalkia eta zorua baldosa eta zurezkoa da. Bao arku eskartzanodunetatik sartzen da argia. Datu historikoak:

1931n eraiki zen zentrala Durangoko "Compañía Mendizabal" fabrikarako indarra sortzeko. Fabrika itxi zenean "Central hidroeléctrica Argi" izena hartu zuen eta Iberduero enpresarentzat kudeatzen zuen indarra.

Ekoizpen prozesua:

Hodia Mañaria ibaitik heldu da. Turbinek indar hidraulikoa mekaniko bihurtzen dute eta, indarra produzitzeko, turbinen ardatzak generadore elektrikoari errotazio indarra transmititzen dio.

Mendizabal indarretxea
Mendizabal indarretxea