Itzuli orri osora

Maiorgako burdinola-errota

FITXA

Izena: Maiorgako burdinola-errota

Herria: Okondo

Auzotegi: Padura

Eskualde: Aiaraldea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Errota, Burdinola

Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Modernoa

Beste Mendeak: XVII, XIX

Datu historikoak:

Maiorgako multzora iristeko Okondoko Zudibitartetik Gordexolara doan errepideko zaldi hezilekutik eskuinaldera dagoen bidea hartu behar da. Lehenengo aipamenak XVI. mendearen hasierakoak dira, Gartzia Lopez de Aiala mariskala hil zenekoak, haren emaztea eta semea auzitan ibili baitziren hainbat ondasun zirela tarteko, horien artean Maiorgako multzoa; XVIII. mendean, berriz, burdinola nolakoa zen esaten da. Gaur egun multzoa alanbre arantzadunez hesitua eta sastrakaz inguratua dago eta, ondorioz, zaila da bera osatzen duten elementuak bereiztea, hala nola guztiz abandonaturik dauden ubidea, presa handi bat, tunel hidraulikoa edota lantegiei eta ikaztegiei dagozkien sailak, errota, antza denez, XX. mendera arte lanean aritu den arren.

Gaur egungo deskripzioa:

Presa grabitatekoa eta zuzena, ibaian trabeska dago, eta mortairuz oratutako kareharri eta hareharrizko harlanduxkaz moldatuta dago. Xafladura harlauza handiz osatua da, eta bi ertzetako ainguraketan manposteria lan sendoa ikus daiteke.

Ubidea presaren ezkerraldean hasten da. Manposteriazko lana da, arkupean, lurra zulatuz 250 m luzatzen dena, zabaldu eta aldaparora iritsi arte, eta alboetako hormek obra egitura erakusten dute. Gutxi gorabehera 1,60 m zabal da eta trazatua ia osoa zuzena du.

Aldaparoa kareharriz egina da, harlanduz , eta aurrealdean isurbidea du. Ubidearen bukaeraren eta tunelaren artean uharka bat aurkitzen da, metro bat sakonekoa eta 70 m2 inguru duena, agorraldietan-eta likidoa biltzeko.

Tunela, ibaiaren korrontearekiko trabeska, kareharrizko harri-harlanduz egina da, eta horren hustubidea 4,5 m-ko altuera eta ia 2 m-ko argia duen zirkuluerdiko arkua da.

Burdinola tunelaren ezkerraldeari erantsita dago, eta bere hormak hartxintxarrez eginak dira. Badirudi lau areto lauangeluarren inguruan eratuta dagoela: bi areto lantegietarako eta beste bi ikaztegietarako.

Errotari buruz badakigu 1892an bi errotarri pare zituela (garia eta artoa ehotzeko). Eraikina herri estilokoa zela dirudi, eta bere ondoan bi solairuko baserri erori bat dago, aurrealdean ogia egiteko labe bat duena, harrizkoa, herri estilokoa.

Maiorgako burdinola-errota
Maiorgako burdinola-errota