Itzuli orri osora

Unión cerrajera

FITXA

Izena: Unión cerrajera

Herria: Arrasate

Auzotegi: Nafarroa etorbidea

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Burdingintza

Tipologia Zehatza: Burdingintza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Formala

Gaur egungo egoera:

Arrasateko Zaldibar eta Zigarrola kaleetan daude instalazioak. Pabiloi gehienak Zaldibarren daude, trenbidearen ondoko lur sail batean. Ingeniarien estetika barruan lekukotuta daude eraikin gehienak: antzinako burdinola, torloju lantegia eta Roneo IBM eraikina. Luis Astiazaranek 1939an estetika arrazionalistaren arauen arabera eraikitako sarrerako eraikina bakarrik dago egun zutik. Butano bonbonak eta sarrailak egiteko pabiloia izan ezik, gainerako guztiak okupatuta daude. Pabiloi horien ondoan ikus daiteke familia bakarrentzako etxeen multzo bat, garai hartako gustuen arabera 1920an Zigarrolako langileentzat egina. Instalazio industrialak eraitsi egin dira, eta zutik dirauen bakarra 1940 aldera eraikitako San Isidro ermita da.

Datu historikoak:

Bertan inguruan ziren burdinoletan du oinarria eta jatorria enpresa honek. 1869an burdinolak berregituratzearen alde egindako apustuari zor zaio "Vergarajauregui, Resusta y Cía" sozietate komandatarioa. Aktibitateak kontzentratzen saiatu ziren beste fabrika batzuekin bateratuz, fabrika berriak zabalduz eta enpresa berriak, "La Cerrajera Guipuzcoana" kasu, 1901ean Arrasaten abian jarriz. Azkenik, 1906an, bi enpresok batu egin ziren. Lehenbiziko 50 urteetan sendotu baino ez zen egin hasieran hartu zuen norabidea: ijeztuen ekoizpena, Bergaran profilak eta xafla, Zaldibarren material eraldatuak. Egun sarrailagintzan ari da eta Repsolentzat bonbona botilak egiten, baina krisian da.

Ekoizpen prozesua:

1907tik aurrera fabrikazioa sarrailagintzan kontzentratu zen, trokel zuzentzaile, errematxatzaile, fresatzeko makina, abeilanatzaile eta efektu bikoitzeko prentsa makurtuekin, zeinek Gipuzkoan arrakasta handia izan zuten; leuntzeko lantegiak zeuden eta hotzean laminatutako zumitzak erabiltzen ziren. Yale motako sarrailak, 1924az gero, garrantzi handikoak izan ziren. 1912az gero Renferen burdinbiderako egin ziren torlojuak eta gabilak ere oso garrantzitsuak izan ziren. 1906tik aurrera fabrikatu zen beste artikulu bat ikatz xafla izan zen. Arazoa sortzen zuen hori leuntzeak ordea, hasieran bustian egiten baitzen, baina 1914an lehorrean egiten hasi ziren, hondarra erabiliz eta, horrenbestez, leuntzaileentzako arriskurik gabe. 1950etik aurrera enpresak produktu berriak egiteari ekin zion, esate baterako, auto eta kamioientzako gurpilak eta gas botilak; sarrailagintza, alabaina, beheiti hasi zen.

Unión cerrajera
Unión cerrajera
Unión cerrajera
Unión cerrajera