Itzuli orri osora

Plazaola 1 indarretxea

FITXA

Izena: Plazaola 1 indarretxea

Herria: Berastegi

Auzotegi: Leitzaran bailara

Eskualde: Tolosaldea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Indarretxea

Tipologia Zehatza: Argietxeak eta gas fabrikak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Gaur egungo deskripzioa:

Indarretxea Leitzarango trenbidearen 58. kilometroan dago, Plazaola 2 indarretxetik metro gutxi batzuk goraxeago. Aurrealde zeiharra daukan presa bat da, alde batean isurbidea daukana. Ubide zementuzkoa lurpean doa zati batean, eta ondoren kanpotik, depositu bateraino. Bertatik ostikoen gainean bermatutako metalezko tutueria finko bat irteten da, makina etxeraino doana, non bi sarrera dauden, turbina bakoitzeko bana.

Makina etxean turbinak daude. Eraikin angeluzuzena da bera, bi solairukoa, eta karga hormak adreiluz itxita dauzka. Estalkia isuri bikoa du, teilatu gailurra fatxada motzenarekiko perpendikular duela, teila arabiarrez estalita.

Bertara sartzeko ate zabal ateburudun bat dago, baita beste ate bat ere etxebizitzara sartzeko, zementuzko eskailera bat daukana eta metalezko baranda. Fatxada inguratuz harlandu kateatuak daude, eta kolorezko platabanda bat dauka lehen eta bigarren solairuen artean.

Datu historikoak:

Indarretxea XX. mendearen hasieran jarri zen martxan, eta gaur egun Iberdrolarena da.

Ekoizpen prozesua:

Indarra bi turbinaren bidez sortzen zen, zeinak aldi berean bi alternadoreri doituta zeuden.

Plazaola 1 indarretxea
Plazaola 1 indarretxea