Itzuli orri osora

Patrizio Elorza (Azpikoetxe) S.A. paper eta feltro fabrika

FITXA

Izena: Patrizio Elorza (Azpikoetxe) S.A. paper eta feltro fabrika

Herria: Legazpi

Auzotegi: Azpiko etxe

Eskualde: Goierri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Papergintza

Tipologia Zehatza: Papergintza eta kimika

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Estiloa: Formala

Gaur egungo deskripzioa:

Legazpiko hirigunean dago fabrika, Urola ibai bazterrean. Fabrikako bulegoak, biltegiak eta besteak fabrikaren erdialdean dagoen kale baten inguruan daude. Denetan eraikin nabarmenena Azpikoetxe izenekoa da. Eraikin horren barruan, non XIX. mende hasieran papera eskuz fabrikatzen zen, garai hartako makineria mordo handi bat gordetzen da (paper makinak, baheak, pila nederlandarrak...).

Datu historikoak:

1899. urtean Patrizio Elorzak aurrena kartoi fabrika bat eraiki bazuen ere, berehala hasi zen papera egiten. Egun ere zutik segitzen du eraikinak eta, bertan, enbalatzeko papera egiten zen, lehengai bezala paper hondarrak erabiliz. 60 eta 70eko urteetan moketak ere ekoitzi zituzten.

Ekoizpen prozesua:

PAPERAREN EKOIZPENA. Hasieran lana eskuz egiten zen. Lehengaia trapu zaharrak ziren. Horiekin egindako orea hartzitzen uzten zen hiru astez zabortegian. Ondoren, harraska batean jo eta astindu egiten zen, ahi mehe bihurtu arte; tina batera isuri eta irabiatu ondotik ezari-ezarian berotu eta forma esaten zitzaiona ahian sartzen zen; forma hori sare metaliko mehe bat zen, zurezko bastidore batean zegoena. Metalezko sarea ore-geruza batez estalita geratzen zen, eta hori jariatzen uzten zen molde batean; ondoren, artilezko feltroen artean zapaldu eta zanpatu egiten zen, lehortu eta, komeni bazen, leunduz, ijezteko makinan distira ateratzen zitzaion. Azken boladan lehengaia paper puska ebakiak ziren, eta puska guztiak pulper-ean sartzen ziren. Pulper horrek ardatz bat zeukan, jira-bira zebilena, orea homogeneo egin arte. Hori egin eta gero, orea tinetara pasatzen zen, eta beharrezko koloregaiak eransten zitzaizkion. Hortik paper makinara pasatzen zen. Bi atal zituen makinak: bata bustia eta bestea lehorra. Bustikoa bahe estu-estuan sartzean, pikorrak bertan geratzen ziren, eta orea sare metaliko birakariaren gainean banatzen eta iragazten zen. Hortik kaxa xurgatzaile handi batzuetara eta prentsara pasatzen zen. Paper orria feltrozko uhal jarraitu batzuek hartzen zuten eta beste hiru prentsa busti kautxoz edo kobrez estalitakoetan xukatzen zen. Ondoren, makinaren alde lehorrean sartzen zen, eta hor kaxa handi lehortzeko bat zegoen eta bertan lisatzen zen orria. Hori egin eta gero, arrabolera joaten zen eta distira ateratzen zitzaion. Ondoren birakari zatitzaile eta tolestailetik pasatu, eta azken horren inguruan biribilkatzen zen.

FELTROAREN EKOIZPENA: Prozesuan %66 artile gordina erabiltzen zen eta %34 artile landua. Gordina eta landua biak nahasi eta txarrantxatu egiten ziren, artilea mantu formarekin ateratzeko. Ondoren mantuak gurutzatu egiten ziren, behar besteko lodiera hartu arte. Gero, horiek martxaderatik pasaraziz feltroa osatzen zuten mantuak batzea lortzen zen. Hori egin eta gero, guraizeak hartu eta feltro mantuak tamaina desberdinetan ebakitzen ziren. Hurrena zurratu, garratz bainua eman eta nibelatu egiten zen. Azkenurrenik zentrifugatu eta prentsa batzuetan sartzen zen, feltroari eman behar zitzaion lodiera emateko, gogorra, oso gogorra, biguna, oso biguna. Eta, azkenik, feltroa lixatu eta leundu egin behar zen, pomiz harriarekin.

Patrizio Elorza (Azpikoetxe) S.A. paper eta feltro fabrika
Patrizio Elorza (Azpikoetxe) S.A. paper eta feltro fabrika