Itzuli orri osora

Ortuellako geltokia

FITXA

Izena: Ortuellako geltokia

Herria: Ortuella

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Eraikintza Data: 1892

Deskripzioa eta datu historikoak:

Trianoko trenbidearen sareari dagokio.

Geltoki nagusia 1892koa da, eta eraikin angeluzuzena da, nasetara ematen duen aldean bi solairu dituena eta kalekoan, berriz, sotoa ere badaukana. Lehenengo solairuan bulegoak daude, kontrolak eta itxarongela. Bigarren solairua etxebizitza da.

Ertzetan adreiluzko zutabeak ditu, harlanduzko zokaloa eta manposteriazko hormak, zarpeatuta eta margotuta. Teilatua isuri bikoa da, fibrozementuz estalia.

Alde luzean, nasetara ematen duenean, ate bat dago eta lau bao ardatz, dintelean eta barlasaian gola konkabo-konbexuak ageri direla. Gola horien azpian gezurrezko kapitelak daude. Moldura lau batek inguratzen du bao ardatz bakoitza, arrosa lorez apainduta. Goiko leihoak metalezko sare batez errematatuta daude. Tinpanoan , azkenik, okulu bat ikus daiteke.

Alderik motzenean, erdian, ate bat dago, ateburuarekin . Alde honetan bao ardatz bat dago, horiek ere leihoburuekin .

Horrez gainera, biltegi angeluzuzen bat dago, isuri biko bi habearte dituena, teila lauez estalita. Habearteak erantsita daude, bata bestearen ondoan lerro-lerro jarrita. Lehenengo habeartea manposteriazko nasa baten eta harlauzen gainean jasota dago. Beste habearteak adreilu trinkozko hiru zutabeko bi ilara dauzka. Alderik luzeenean karga tunelak ageri dira, arku beheratuarekin.

Ortuellako multzoa Geltoki Zaharrarekin osatzen da, non gaur egun etxebizitzak dauden. Hiru solairuko eraikin karratua da, isuri bikoa, etxebizitza bakoitzean sartzeko alde desberdinetan sarrera bereziak dauzkana.

Azkenik, Geltoki Zaharreko Etxeak esaten zaiena nabarmendu behar dira. Bost etxebizitza elkarri erantsiak dira, angeluzuzenak, solairu bat eta ganbara dutenak, sarrera indibidualarekin eta ateetan ateburuak ageri direla. Estalkia isuri bikoa dute, hegalekin, teila arabiarra , eta teilatuaren isurialde bakoitzean seitxapitula .

Ortuellako geltokia
Ortuellako geltokia
Ortuellako geltokia