Itzuli orri osora

Santander-Bilbo trena

FITXA

Izena: Santander-Bilbo trena

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Trenbidea

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Eraikintza Data: 1890

Deskripzioa eta datu historikoak:

"Compañía del Ferrocarril de Santander a Bilbao" hamar kontzesioren batuketatik sortu zen, eta horiek 1883, Bilbo-Areeta eman zenean, eta 1915 bitartean eman ziren, azken zatia eman zenean, alegia. Bilbo eta Santander hiriburuak lotzeaz gainera, sare hura itsasadarraren eskuinaldean luzatu eta hiriarteko trenbide bilbe estua osatzen zuen.

Bitor Txabarrik presiditzen zuen kapitalista eta enpresari talde batek finantzatu zuen hasierako proiektua, milioi bat pezetako kapital sozialarekin. Bide estuko burdinbide bat egiteko lanei ekin zitzaien, Zorrotzako geltokitik irten eta, Barakaldo, Gueñes eta Zalla igaro eta gero, Balmasedan amaitzeko. Trenbide horren trazatuko 28 kilometroak 1890ean burututa zeuden.

Bestalde, Kantabriako Santander eta Solares bitartean bide estuko beste trenbide bat egiten hasi ziren. Zorrotza-Balmaseda eta Santander-Solares burdinbideen sustatzaileak, lanak aurrera zihoazen heinean, biak lotu egin behar zirela ohartu ziren eta, horrenbestez, beste burdinbide bat egin zen, hots, Zalla-Solares artekoa, zeina 1896an jada gauzatuta zegoen.

Horrela sortu zen "Ferrocarriles de Santander a Bilbao" sarea, aipatu hiru linea horiek hartzen zituena eta, gainera, Bilboraino luzatzen zena, non geltoki terminal bat eraiki behar zen.

Concordiako geltokia da hori, Bailen kalearen eta Norteko trenbidearen karga hormen eta kale partikular txiki baten artean. Burdinbide honetako geltoki eta geraleku guztiek estilo arkitektoniko xumea daukate: eraikinak angeluzuzenak dira, bi solairukoak, eta eraberrituta daude.

Arangurengo geltokian dago Santander alderako linearen bidegurutzea. Linea horri dagokionez, Bizkaian honako geltoki eta geralekuak daude: Otxaran, Traslaviña, Turtzioz eta Karrantza.

Urte batzuen buruan, trafikoaren eskakizun hertsiak behartuta, Bilbo eta Zaramillo bitartean bide bikoitza ezarri zuten. Errepide bidezko lehia gero eta handiagoa zen, ordea, eta trenaren instalazioak gero eta eskasagoak, eta, horrenbestez, konpainia finantza krisian sartu zen. 1964an Estatuaren esku geratu zen, eta gero Roblako eta Cantabricoko konpainiek ustiatu zuten. 1972an bi enpresa horiek FEVEn sartu eta, ondorioz, berriro ere enpresa estatalak kudeatu zuen.

Urte batzuk geroago, FEVEk modernizatzeko plan bati ekin zion, bide bikoitza Arangurenaino luzatuz eta Balmaseda bitartean linea osoa elektrifikatuz.

Santander-Bilbo trena
Santander-Bilbo trena