Itzuli orri osora

Pobaleko Burdinola

FITXA

Izena: Pobaleko Burdinola

Herria: Muskiz

Auzotegi: El Pobal

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Burdinola

Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Modernoa

Beste Mendeak: XIX, XX

Datu historikoak:

Burdinola hau ondasun-ondare benetan aipagarria da, bere instalazio mekaniko ia gehienekin guganaino heldu zaigun bakarra baita. Eraikina ongi zainduta iritsi da, barren egitura ia batere aldatu gabe duela. Burdinola hasieran Mesedetakoen komentuak administratzen bazuen ere, jabe dezente izan ditu aldi joanetan; gaur egun Bizkaiko Foru Aldundiarena da. Bizkaian lanean aritu zen azkena da burdinola hau eta, esaten denez, horren sutegiko garraz piztu zen Boluetako Santa Ana labe garaia. Sutegiaz gainera, eraikin multzoak ondoko hauek gordetzen ditu: enbolo sistema haizea etxera bidaltzeko, Cuadrako dorrea eta atzeko aldean errota erantsita.

Deskripzioa gaur egun:

Grabitate zuzenekoa da presa, eta eskuinaldean harkaitzarekin bat egiten du. Ezkerraldean, ubidearen ostikoa eta hasierako zatia alboko euskarri bilakatzen dira. Presaren aurreko aldeak oso angelu irekia dauka, harlanduz egina da, eta horien gainean harlauzak ageri dira ertz mailakatu batez babestuta.

300 metroko luzera dauka ubideak, lurra zulatuta egina dago eta ia eraikinen ondoraino iristen da. Bertan, eskuinaldea manposterian eginiko murru batez sendotuta ageri da.

Aldaparoak 24 metroko luzera eta 1,75eko zabalera dauka, eta 1,60 metroko garaiera hondotik goraino. Hondoa harrizkoa eta zementuzkoa da eta murruak harlanduzkoak. Bi isurbide ditu, bata saihetsean eta bestea aurreko aldean. Erabat berrituta dago.

Tunelak kanoi beheratuko ganga dauka eta korridore estu bat eratzen du. Bi arku pare dauzka ardatzak ezartzeko, eta beste bat ura husteko.

Burdinolaren oinplanoa angeluzuzena da, garaiera bakarra du, eta fatxadari buruz paralelo den gailurretik isurialde biko estalkia dauka. Bi zati desberdinetan egituratuta dago fatxada: batak, ezkerraldean dagoenak, eskuinaldekoak baino garaiera txikiagoa du, eta bertan dagoen lantegira zirkuluerdiko arku dobelatu batetik sartzen da. Lantegia bi espaziotan zatituta dago, eta hor aurkitzen ziren garai batean gabia eta sutegia, baita hondoan hutsarte bat ere, labea oxigenoz hornitzen zuen sistemarentzat. Beste zatia, eskuinaldekoa, pabiloi luze bat da, bi hormak zatitzen dute eta sarbide independentea du, zirkuluerdiko arku batetik barrena. Hor zeuden biltegiak, ikaztegia eta sutegia.

Gabia, gabi ardatza eta turtuki paladuna gordetzen dira, erabat eraberrituta. Labeei dagokienez, sutegiaren egituraren zati bat gorde da, baita sutegi izateko egokitutako labea ere.

Burdinolatik hurre dago dorretxea, eta horren atzeko aldean errota.

Pobaleko Burdinola
Pobaleko Burdinola
Pobaleko Burdinola