Itzuli orri osora

Plentziako geltokia

FITXA

Izena: Plentziako geltokia

Herria: Plentzia

Eskualde: Uribe Kosta

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Deskripzioa eta datu historikoak

Geltoki hau Bilbo-Plentzia trenbide sareari dagokio.

Eraikin angeluzuzena da, beheko oina, lehenengo solairua eta atikoa dituena. Alboan gorputz bat dauka eta, horri erantsita, planta bakarreko beste bi. Beheko oinean txartelak saltzeko gela, itxarongela etab. daude, eta goiko solairua etxebizitza da.

Egitura zurezkoa da, manposteriazko hormekin, eta bao eta sarrera inguruetan harlandua eta adreilua ageri dira. Teilatua isuri bikoa da, teila zapalez estalia.

Nasaren aldeko fatxadak hiru sarbide ditu, arku beheratuarekin , eta atzeko aldean eta alboan beste sarrera bana dago. Gainera, garaiera desberdinak eta gorputz desberdinen arteko banaketa markatuz, adreiluzko inposta lerro bat ikus daiteke. Hastialean ere adreilua ageri da, mailaka.

Markesina bat nabarmen daiteke, metalezko bost zertxaren gainean bermatuta eta sareta batez hornituta, hori ere metalezkoa.

Plentziako geltokia
Plentziako geltokia
Plentziako geltokia