Bastida

FITXA

Izena: Bastida

Herria: Bastida

Eskualde: Arabako Errioxako Kuadrila

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Casco histórico medieval

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Deskripzioa eta oharrak:

Ez dakigu nolakoa izan zen garai bateko eremu gotortua, eta Bastidako hiribildua nondik nora sortu zen ere ez dakigu. Badirudi, ordea, bazela asentamendu bat hiribildua sortu aurretik. Julio Caro Barojak esaten du XII eta XIV. mendeen artean sortu zutela Bastida, Nafarroako errege-ereginek sortu ere. Eta Nafarroaren esku jarraitu zuen XIII. mende arte. Antso Azkarrak sortu zuen tenplu-gotorlekua (egun, Santo Cristo izenez ezagutzen du jendeak). 1200. urtean, Gaztelaren eskuetara igaro zen, Alfontso VIII.ak Nafarroan eta Araban egin zituen inbasioen ondorioz. Fernando III.ak eman zion Bastidari hiribilduaren forua, 1242an.

Hiribilduak aski egitura konplexua du. Bi eremu ditu, ongi bereiziak eta are kontrajarriak. Alde batetik, Mota eta Olmo auzuneak daude, mendiaren magalean eraikiak (ordena gutxirekin), Kristo Santuaren tenpluaren inguruan. Bestetik, Kale Nagusia eta Frontin kalea daude.

Hiribildua inguratzen zuen harresiaren aztarnarik ez dago, eta nekez asma liteke nondik nora joango zen. Ez dakigu hiribilduaren beheko aldea soilik babesten zuen, Kale Nagusiaren inguruko eremua, edo gorengo aldea soilik ixten zuen, elizaren eta gazteluko muinoaren ingurua.

Hiribilduak dituen eraikin garrantzitsuenen artean, honako hauek nabarmendu litezke: Kale Nagusiaren eta Frontin kalearen muturretan dauden sarbideak (ate horiek ez dira Erdi Arokoak, baina bai haien arrastoak), Toloñoko Arkua eta Larrazuriakoa. Baita beste hauek ere: Santo Cristo ermita, Jasokundeko eliza, udaletxea, Bakearen plazako iturria, Mota Baja kaleko garbitegia, Paterninatarren jauregia eta Pobestarrena...