Itzuli orri osora

Urduñako aduana

FITXA

Izena: Urduñako aduana

Herria: Urduña

Helbidea: Foru plaza, Z/G

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Orozko-Urduña

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Aduana

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Neoklasikoa

Eraikintza Data: 1787, 1792

Autorea: Justo Antonia Olagibel

Aduana eraikina, Bizkaiko neoklasikoak eman duen eraikinik adierazgarrienetako bat, eraikin monumentala da. Oinplano angeluzuzena du, hiru solairu, eta barruan patio edo etxarte bat. Urduñako gune historikoan dago. Justo Antonio Olagibel Euskal Herrian itzal handia zuen arkitektoetako batek eraiki zuen, 1787an, estilo neoklasikoari jarraituz.

Solairuak oso ongi bereizita daude: behekoa, lehenengoa eta bigarrena. Alde guztietan, baoak simetria eta ordena baten arabera antolatuta daude. Beheko solairuan, zirkuluerdiko hamairu arkuz osatutako arkuteria bat irekitzen da, eta arkupe jarraitu bat eratzen dute horiek. Goiko bi solairuak ere berdin antolatzen dira, hamahiru baorekin.

Fatxadaren goiko aldean triangelu formako frontoi bat du, eta Espainiako armarria ageri da tinpanoan , urrezko ardi larrua inguruan duela, errege-erreginen koroarekin, eta Gaztela eta Leongo armekin.

Beste armarri bat ere badu, Espainiak beretu zuen azken erreinuaren, Granadakoaren ikurrekin, bederatzi zatitan banatuta.

Barruko patioan parke bat du, eta plaka bat ikus daiteke han, honako idazki honekin: "Comienzos de esta obra el XV de Setiembre de MDCCLXXXVII, reinando Carlos III" ("MDCCLXXXVII. urteko irailaren XVean hasitako eraikina, Carlos III.a errege zela").

Urduñako aduana