Itzuli orri osora

Bendaña Jauregia

FITXA

Izena: Bendaña Jauregia

Herria: Gasteiz

Helbidea: Aiztogile,z/g

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVI, XIX, XX

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Gotikoa, Errenazentista

Beste Izenak: Arrieta Jauregia

Hiriko jauregi bakartua da. Hasieran, Arrieta-Maeztutarren etxe-jauregia izan zen; ondoren, Bendañako markesaren jabego bihurtu zen, eta Agirretarrena gero. Agirretarrak dira egungo jabeak.

Eraikinak oinplano karratua du, eta barruan etxartea edo patioa dauka. Eraikinaren zati nagusia bloke karratu bat da, XVI. mendearen hasieran eraikia. Gero, 1565. urte inguruan, beste zati bat erantsi zioten. Lehen zatia Arrieta-Maeztutarrek eraiki zuten, eta bigarrena Arrieta-Eskoriatzatarrek.

Alde nagusia harlanduz egina du, eta beheko solairuan hiru leiho konopial ditu; albo batean, arku zorrotzeko sarbide bat du, soka batek eta alfiz batek apaindua (bolak eta armarriak ageri dira alfizean). Lehen solairuan lau leiho dinteldun ikusten dira, molduretan bolak eta loreak dituztela. Bigarren solairuan beste lau leiho konopial daude.

Zati erantsia eskuinean dago. Beherago geratzen da, eta dorre zilindriko trinko bat du izkinan. Garai batean, elkarren gainean jarritako bi galeriatan, patio edo etxarte bat izan zuen, baina gaur egun zati bat besterik ez da geratzen. Beheko solairuan zirkuluerdiko arkuak ditu, eta goikoan arku karpanelak. Eskailerak hartzen duen tartea kupula batek estaltzen du.

Erantsitako zatiak solairu bakarra du, eta oso txikia da. Egitura zirkularrekoa da, eta horrek areagotu egiten du multzoaren gotorleku itxura. Barruko aldean apaindurak nabarmentzen dira: medailoiak, armarriak eta abar. Eskailera ere interesgarria da.

Eraikinari zati bat erantsi diote eta, hartara, laugarren leiho ardatza jarri nahi izan diote berriz ere (lehen eraitsi egin baitzuten), eta eskaileraren inguruan falta zituen egongelak berrezarri.

1995. urtetik aurrera Heraclio Fournier Karta Museoaren egoitza da.

Bendaña Jauregia