Itzuli orri osora

Coliseo Zinema

FITXA

Izena: Coliseo Zinema

Herria: Eibar

Helbidea: Merkatu,2

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Debabarrena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Zinema

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Arrazionalista

Eraikintza Data: 1951

Autorea: Victor Eusa

Donostiako Gran Kursaalen estilo burges kargatuena erabiltzetik, Coliseo zinema honetan lerro sinpleagoak, garbiagoak eta arrazionalagoak erabiltzera pasatu zen Victor Eusa nafarra (1894-1986). Bai behintzat eraikinaren aurreko aldean, zeinak ez baitu apaingarri funtziorik.

Merkatuaren aurrean dago Coliseo zinema, etxe sail baten buru-buruan. Eraikin honen oinplanoa ez da erregularra (zabaldu egiten da progresiboki). Aurreko aldea interesgarria da oso: zirkuluerdiko lau arku ditu beheko aldean; hortik gora, lau leiho ilara ditu. Ilara bakoitzean, pareka jarritako 10 leiho karratu ageri dira, X formako erromatar saretekin. Leiho pare horiek pilastra bidez bereizten dira, eta pilastrek frisoa dute gainean, non "Coliseo" idazkuna irakurtzen den; gorago, berriz, triangelu formako frontoi bat dute.

Gainerako fatxadetan ageriko adreiluz eginda daude hormak, eta bao luze eta estuak dituzte. Soiltasuna da nagusi, eta apaindura gutxi dute.

Coliseo Zinema