Itzuli orri osora

Montero etxea

FITXA

Izena: Montero etxea

Herria: Bilbo

Helbidea: Errekalde Zumarkalea, 34

Auzotegi: Abando

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Etxea

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro garaikidea

Estiloa: Modernista

Autorea: J.B.Darroguy, L. Aladren

Neurri handiko eraikina da, bi fatxada dituena: batek Colon de Larreategi kalera ematen du, eta besteak Errekalde zumarkalera. L. Aladren arkitektoak egin zuen, eta sotoa, beheko solairua eta bost solairu gehiago ditu -azkena balaustre jarraituekin-, ganbaraz gain. Hormetan material bat baino gehiago ikus daiteke: harlandua , adreilua, burdina galdatutakoarekin eginiko habe etazutabeak , zura...

Etxebizitzaz osatutako eraikina da, eta balkoien eta begiratokien ardatzen arabera antolatzen da; bi aldeetan antolamendu desberdina dute elementuek. Eraikinerako sarrera Errekalde Zumarditik egiten da, giltzarri handi bat eta inguruan apaindura ugari dituen sarbide dinteldun baten bitartez. Uhin formako lerroak dira nagusi, bai baoen formetan (balkoietan eta begiratokietan), bai apainduretan eta, batez ere, bigarren eta hirugarren solairuetako balaustre bikainetan, eta horiekin eraikinaren bertikaltasuna apurtzea lortzen da. Beste zenbait apaindura interesgarri ere baditu: mentsulak , harburuak , baoen inguruak eta beheko solairuko kuxindura .

Tipologian eta elementuen eta fatxadaren diseinuan ez dago desberdintasun handirik garai bereko beste zenbait eraikinekin. Hala ere, apaindurek izaera berezia ematen diote eraikin honi, eta hori du, hain zuzen, ezaugarririk nabarmenena. Lanaren egileak, J.B. Darroguyk, eragin frantsesa zuen modernismoa aukeratu zuen apaingarrien diseinua egiteko, eta honako hau dugu estilo horren barruan eta Bilbon daudenen artean kalitaterik handiena duen adibidea.

Montero etxea