Itzuli orri osora

La Quadra Dorrea

FITXA

Izena: La Quadra Dorrea

Herria: Okondo

Helbidea: Jabeltza,1

Auzotegi: Villachica

Eskualde: Aiaraldea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVI, XIX, XX

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Gotikoa, Errenazentista

Hasieran eraikin bakartua zen, baina gaur egun zenbait zati erantsita ditu. Bi solairu eta ganbara dauzka, eta hormak manposteriaz eginda daude. Zenbait zatitan hutsarte berriak ireki dituzte, eta horien ingurua berrituta dagoela ikusten da. Lau isuriko estalkia du.

Alde nagusian, beheko solairuan, zenbait hutsarte berri ikusten dira, eta eskuineko muturrean arku zorrotz baten arrastoak ageri dira (agian gaur egun sarbide nagusia dagoen lekuan zegoen lehen, eta mugitu egin zuten). Lehen solairuan arku zorrotz handi bat ikusten da eta, ziurrenik, hori ere jauregirako sarbidea izango zen garai batean. Arku horretaz gain, hormaren arrasean jarritako balkoi txiki bat ere ageri da, ojiba arkuarekin, eta mota bereko leiho bat. Ganbaran, leiho konopial bat dauka.

Alboetako fatxadetan, saietera txikiak ditu, oso goian jarriak. Horietako bi eskuineko aldean daude, eta beste bat ezkerrekoan. Ezkerreko alde horretan leiho txiki zorrotz bat ere ikusten da, ertzak perlaz apainduta dituela.

Atzeko aldean beste bi sarbide ditu ojiba arkuarekin (biek ukuilura ematen dute).

Jauregiak dituen gainerako leihoak geroztik eginak dira, XIX. eta XX. mendeetan. Ordena handirik gabe ireki zituzten, beharrezko ikusi zuten lekuan. Zenbait leiho irekitzeko, itxura denez, garai bateko hutsartea baliatu zuten.

Barruko egitura XIX. mendean berritu zuten.

La Quadra Dorrea