Itzuli orri osora

Kondestablearen Dorrea

FITXA

Izena: Kondestablearen Dorrea

Herria: Lantaron

Helbidea: Fontecha,z/g

Auzotegi: Fontecha

Eskualde: Añana

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Dorretxea

Mendea: XV

hiribildua.Época: Erdi Aroa, Aro Berria

Estiloa: Gotikoa

Kondestablearen dorrea Fontetxan dago, erdigunetik oso gertu. Orgazko dorrea bezala, oso leku egokian dago: Astorga eta Akitania lotzen zituen erromatar galtzadatik gertu, gatzaren bidea esaten zitzaion horretan (Gesaltza Añanatik Gaztelara zihoan bide hori).

Oinplano ia karratua dauka, eta hiru solairu ditu. Eraikina 12 metro zabal da eta 20 metro luze, gutxi gorabehera, eta hormak harlanduz eginak ditu. Dirudienez, garai batean harresi txiki bat izan zuen inguruan, baina gaur egun ez da haren arrastorik. Hegoaldera ematen duen fatxadan, sarrera nagusiaz gain, nabarmentzekoa da defentsarako matakana, almenen erdiko aldean.

Sarbide nagusiak arku zorrotza du, eta dobela bikainez hornituta dago. Kanpoko aldean bi eskaileraren arrastoak ikusten dira oraindik ere (dorrera sartzeko erabiltzen zituzten). Eskailera horiek mendebaldeko fatxadan izan zuten mutur bat, eta, hegoaldeko fatxadan barrena, ate nagusira iritsiko zen segur aski. Ate nagusi horrek, gainera, zurezko egitura gotortu bat edukiko zuen gainean eraikia, babestu ahal izateko.

Gaur egun dorrearen barruko aldea hutsik dago, izan ere, elementu gehienek, zurezkoak zirenez, ez dute iraun.

Kondestablearen Dorrea