Itzuli orri osora

Ozaeta jauregia

FITXA

Izena: Ozaeta jauregia

Herria: Bergara

Helbidea: Zubiaurre, 35

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVI, XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Errenazentista, Barrokoa

Eraikintza Data: 1549

Garai batean defentsarako dorrea izan zen lekutik 50 metrora dago gaur egungo jauregia (dorre hura Enrike IV.aren garaian eraitsarazi zuten). Gaur egungo eraikina Beltran Lopez Gallastegiren aginduz egin zuten, 1549 eta 1553 artean. Eraikin berriari erabilgarritasun ukitua eman nahi izan zioten, eta hainbat hutsarte ere jarri zizkioten. Ozaeta jauregiarekin hasi zen agertzen euskal jauregi tipoa deitu izan dena.

Eraikin bakartua da, eta Bergaratik Arrasatera doan errepide zaharraren eta San Martin ermitatik jaisten den auzobidearen arteko angeluan dago, Zubiaurre zubiaren ondoan. Gaur egun, jatetxe bihurtuta dago.

Fatxada nagusiak lau bao ardatz ditu, modu erregularrean banatuta. Jauregirako sarrera deigarria da, eta agerian dauden zatiak harlanduz eginak dira. Aurreko aldean sarbide dintelduna du eta, sarbidearen albo bakoitzean, zutabe ildokatu bat. Zutabe horiek moldura batzuk dituen arkitrabeari eusten diote, eta arkitrabe horren alboetan, halaber, bi armarri ageri dira, hondatu samarrak, etxearen armekin. Fatxada nagusiaren beheko aldean zirkuluerdiko sarbide ikaragarria nabarmentzen da; honek gaitzeko dobelak dauzka. Lehen eta bigarren solairuetan, hutsarte guztiak balkoi txiki irtenak dira, hiru karelen gainean jarriak, eta deigarri gertatzen dira, batetik, burdin forjatuz eginda daudelako, eta, bestetik, oso hondatuta daudelako. Ganbaran lau leiho daude, ardatzetik pixka bat alboratuak. Horma nagusi horretan, estalkia erlaitz molduratu baten gainean bermatuta dago, eta ia ez da batere irteten. Izkina guztietan garitoi handi-handi bat ageri da, eta fatxada nagusian ere badago beste bat erdialdean jarria.

Ezkerreko aldeak ez du interesik, ez baitago egina modu ordenatuan. Jatorrizko hutsarteen banaketa aldatu dute, eta oso utzia dago. Atzeko aldea ere asko aldatu dute: beheko solairua tapatzen duen zati bat atxiki diote eta, horri eskerrak, lehen solairuan terraza bat atera dute. Gainera, hutsarte batzuk itsutu dituzte eta beste batzuk ireki, beharraren arabera.

Eskuineko aldeak errekara eta Arrasateko bidera ematen du. Beheko solairuan hiru arku beheratu ditu, fuste oktogonala eta Berpizkunde estiloko kapitelak dituzten zutabeen gainean. Inposta molduratu fin batek bereizten du beheko solairu hau gainekoetatik, eta horietan simetrikoki banatutako hiru hutsartek ardatza osatzen dute. Lehen eta bigarren solairuetan, balkoi irtenak dira hutsarte horiek, eta ganbaran, leihatila estuak. Ganbarako erdiko ardatza armarri batek betetzen du. Eskuineko alde honetan, erlaitza ere ageri da. Armarriak Ozaetaren armak ditu.

Ozaeta jauregia