Itzuli orri osora

Isuntza

FITXA

Izena: Isuntza

Herria: Berriz

Helbidea: Isuntza bekoa, Z/G

Auzotegi: Eitua

Eskualde: Durangaldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Baserria

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Eraikintza Data: 1678

OInplano angeluzuzeneko baserria da, isuri biko teilatuarekin. Egitura ona du, eta oso ongi egina dago. Horrez gain, sarbideko ate handia ere deigarria da. Beheko solairua, lehenengoa eta ganbara ditu.

Beheko solairuan sarbide dinteldun handi bat nabarmentzen da. Harlanduz inguratua dago hori, eta harrizko habe handi bat du goian, zutoin batean bermatua. Atearen alboetan, berriz, bao dinteldun hesituak ikusten dira.

Lehen solairuan lau bao ditu. Ganbarak itxitura handi bat du, eta triangelu formako haizebide batzuen bidez soilik irekitzen da.

Alde nagusi horretako goiko solairuko zurezko egitura adreilu gorrixkarekin betea dago. Baserriaren gainerako zatiak manposteriaz eginak daude, eta izkinetan eta baoen markoetan harlandua dauka.

Alde nagusiko lehen solairuaren parean idazki bat dago, 1678ko datarekin.

Isuntza