Itzuli orri osora

Otalora Gebara Jauregia

FITXA

Izena: Otalora Gebara Jauregia

Herria: Arratzu-Ubarrundia

Helbidea: Barrio Medio,2

Auzotegi: Zubai

Eskualde: Gorbeialdea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Otalora-Gebara jauregiak bere baitan biltzen ditu jauregi arkitekturaren ezaugarriak eta herri arkitekturarenak. XVII. mendeko eraikina da, eta adibide ona da bi arkitektura eredu horien bat egitea islatzeko. Gorputz nagusi trinko bat du, oinplano angeluzuzenekoa -Euskal Herriko etxe barrokoen ohiko ereduari erantzuten dio- eta, horrez gain, alde nagusiaren bi alboetara, bi dorre ditu, gorputz nagusia baino garaiagoak. Gaztelar erako etxeen eragina du, zeinetan soiltasuna izaten baita nagusi.

Beheko solairua, lehenengoa eta ganbara ditu (azken hori erabat itsua da, inolako bao edo hutsarterik gabea). Hormak manposteriaz eginak ditu, eta harlandua dauka baoen markoetan, inposta lerroetan eta erlaitzetan.

Alde nagusia ekialdera begira dago, eta erdiko gorputza eta dorreak nabarmentzen dira. Hutsarteak modu orekatuan banatuta daude: hiru bao ardatz ditu erdiko gorputzak, eta ardatz bao bana dorreek. Erdiko ardatzean honako elementu hauek ikusten dira: ataripe nagusia, dintelduna, eta Otalora-Gebaratarren armarria. Bi alboetan, berriz, balkoiak ageri dira.

Barruko aldean ezkaratza eta egongela handi bat nabarmentzen dira.

Jauregiaren kanpoaldean harrizko karel bat dago, zirkuluerdiko arkuarekin eta bolaz apaindua, eta sarbide moduan erabiltzen dute.

Otalora Gebara Jauregia