Itzuli orri osora

Otalora dorrea

FITXA

Izena: Otalora dorrea

Herria: Aretxabaleta

Helbidea: Aozaratza Z/G

Auzotegi: Aozaratza

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Dorretxea

Mendea: XII, XV, XVI, XVII

hiribildua.Época: Erdi Aroa, Aro Berria

Estiloa: Gotikoa, Errenazentista, Barrokoa

Garibai historialariak oinetxe honen azterketa zehatza egin zuen. Dorre batek eta honi atxikitako jauregi batek osatzen dute Otalora oinetxea. Hormak oso antzekoak dira, bai dorrean, eta bai jauregian, manposteriaz eginak eta kareorez estaliak; eskantzuetan eta baoetan harlandua ageri da.

Dorrea oso bertikala da, eta bao dinteldun batzuk ditu, ordena handirik gabe banatuta. Goiko aldean erlaitz bat du, modiloi eta moldurekin .

Jauregia, 1586an egina, oinplano karratua duen eraikin handia da, eta lau isuriko estalkia du. Aurreko aldeari begiratu eta bi solairu eta ganbara bat ikusten dira, eta bao dinteldunek osaturiko lau ardatz. Horietan garrantzitsuena ezkerrekoa da. Beheko solairuan, leiho bat dago zutabetxo artean. Zutabetxo horiek kapitelak dituzte, taulamendua eta lore irudi eskematizatuak dituen frisoa , eta erlaitz molduratua, zeina balkoi baterako oinarri baita; balkoi hori, berriz, lore irudiak dituen dintel batek inguratzen du.

Alde nagusiaren erdian armarri bat ageri da, apaindura askorekin, eta eskuineko aldean beste armarri txiki bat dago, Errege-Erregina Katolikoena, bola korda baten gainean.

Gainerako aldeetan hutsarte dinteldunak ageri dira (batzuek erlaitzak dituzte). Jauregiak ere, dorreak bezala, erlaitza du, baina aurreko aldean modiloi kiribilduak ditu, oso irtenak.

Otalora dorrea