Itzuli orri osora

Torrebillela

FITXA

Izena: Torrebillela

Herria: Mungia

Helbidea: Beko Kalea, 3

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Mungialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Dorretxea

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Neogotikoa, Neoerrenazentista

Jauregi batek inguratzen du dorre hau mendebaldetik, hegoaldetik eta iparraldetik, eta multzo guztiak oinplano angeluzuzena dauka. Dorreari libre geratzen zaion alde bakarra ekialdekoa da.

Dorre honen goiko aldean almenak daude, modiloien gainean bermatuta. Modiloi horiek mailakatuak dira eta ebaki bertikalak dituzte, saietera moduan. Hiru solairu ditu eraikinak, eta horietan hiru bao ardatz ageri dira, erregularki ordenatuak; horietako bao guztiak zorrotzak dira. Alde nagusian dago sarbidea, beheko solairuaren erdi-erdian, eta beste baoak baino zertxobait handiagoa da.

Jauregia dorrea baino beheraxeago geratzen da. Bi solairu ditu eta, horiek bereizteko, inposta bat dauka. Alde nagusian (ekialdean) erdizirkularra da inposta, eta gainerakoetan xafla laua du.

Baoak modu irregularrean banatuta daude alde guztietan. Bigarren solairukoak pilastren gainean bermatzen dira, eta arku trilobulatuaren forma dute.

Hormak harlanduz , harlanduzkaz eta manposteriaz eginak daude, eta kareharria ageri da, baina hareharrizko bloke handiak ditu.

Gaur egun, jauregira sartzeko atea iparraldean dago. Eraikinaren inguruan hormatxo bat dago, burdin hesiarekin, eta horrek lirio loreak ditu goiko aldean.

Billela dorrea Mungiako Udalaren esku dago 1963. urteaz gero. Jose Luis Urrutiak birmoldatu eta zaharberritu zuen, eta zintzo errespetatu zuen aurreko lanek, 1852koek, eraikinari eman zioten kanpo itxura. Kultur Etxe bihurtu eta 1983an inauguratu zuten.

Torrebillela