Itzuli orri osora

Sotatarren etxeak

FITXA

Izena: Sotatarren etxeak

Herria: Bilbo

Helbidea: Gran via, 43-45-47

Auzotegi: Abando

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Etxea

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro garaikidea

Estiloa: Eklektikoa

Eraikintza Data: 1920

Autorea: Manuel Maria Smith Ibarra

Zalantzarik gabe, Bilboko zabalgune osoko eraikinik aipagarriena dela esan daiteke. Etxe multzo bat da, Kale Nagusian dagoen etxadiaren erdian. Eraikin multzo hau Manuel Maria Smithek eraiki zuen, 1920. urtean, oraindik ere eklektizismoaren korrontea indarrean zegoen garaian.

Beheko solairua eta beste zazpi solairu ditu; azkeneko bi solairuak fatxadaren lerroa baino barrurago eramanak. Kale Nagusira ematen duen fatxadan hainbat gorputz irten, galeria eta dorre antzeko atikoak ikus daitezke, guztiak material onekin eginak. Alde guztietan material berdinak erabili zituzten: harria paretetan, burdina balkoietan eta zura dorreen goiko teilatu hegaletan.

Fatxada simetrikoa da, eta hainbat bao ardatzetan dago antolatuta. Erdiko seien gainean, dorre moduko gorputz bat ikus daiteke. Beheko solairuan, arku eskartzano baten azpian, sarrera bikoitz bat irekitzen da erdian, eta horren gainean Sotatarren armarria dago. Fatxadaren lerroan lau ardatz bikoitz daude, eta bertan harrizko begiratokiak. Askotariko baoak ikus daitezke: zirkuluerdikoak , giltzarria nabarmenduta eta garitoiekin ; dinteldunak ; arku beheratua dutenak... Fatxadako gainerako ardatzetan burdinazko karelak dituzten balkoiak dira nagusi, eta hiru eta lau bao ardatz elkartzera iristen dira; horrez gain, beso handi batzuen gainean jarritako balkoiak ere badaude. Begiratokietako ardatzen goiko aldean, teilatu hegal irten-irtena duten dorreak ageri dira, eta angelu ebakiaren gainean, berriz, sugar forma duten pinakuluak .

Estiloari dagokionez, euskal estilo erregionalistak gogoratzen dituen eraikin baten aurrean gaude, eta XVI. eta XVII. mendeko arkitektura dotoreko hainbat gai askatasun osoz interpretatzen ditu. Hementxe egon zen Aldundiko Ogasun eta Finantza Saila.

Sotatarren etxeak