Itzuli orri osora

San Telmo Gaztelua

FITXA

Izena: San Telmo Gaztelua

Herria: Hondarribia

Helbidea: Pierre Lhande,2

Auzotegi: Higuer

Eskualde: Oiartzualdea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Gaztelua

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Eraikintza Data: 1755

Beste Izenak: Piraten Gaztelua

Autorea: Felipe Cramer

Higuerko badiako itsaslabarraren gainean dago gaztelu hau, pasealeku baten bukaeran, eta, harresiekin eta Karlos V.aren gazteluarekin batera, Hondarribiaren defentsa multzoa osatzen du.

Gipuzkoako kapitain nagusi Joan Velazquezek eraiki zuen, Felipe II.ak hala gomendatuta. Kokalekua eta diseinua Felipe Cramer ingeniariaren esku geratu ziren.

Kanpoaldeko horma manposteriaz egina dago, eta sarbide bat du aurreko aldean, arku eskartzanoarekin; sarbidearen gainean, albo batera, garitoi eder bat dauka. Horma horrek jarraitu egiten du gaztelua alde batetik inguratuz, eta aurrekoaren antzeko beste garitoi bat ikusten da. Gainerako bi fatxadek ez dute hormaren babes beharrik, itsaslabarraren gain-gainean baitaude.

Horma hori igaro eta gaztelua agertzen da, hareharri landuz egina. Forma kubikoa du, eta itsua da. Ondoan beste gorputz bat du, aurrekoa baino garaiera txikiagokoa, eta sarbide bat ikusten da bertan, gainean Felipe II.aren armarria duela; honako idazki hau ageri da dintelean: "Ad reprimenda pirrataru i latrocinio hoc San Telmi Castelu exituere mandauit. Anno Dom MDXVIII".

Gazteluaren atzeko aldeak itsasora ematen du, eta manposteriaz eta adreiluz egina dago; terrazan, artilleriarentzako plataforma dauka.

San Telmo Gaztelua