Itzuli orri osora

Gorlizko erietxea

FITXA

Izena: Gorlizko erietxea

Herria: Gorliz

Helbidea: Astondo ibiltokia, 2

Auzotegi: Aremina leku

Eskualde: Uribe Kosta

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Erietxea

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Eklektikoa

Eraikintza Data: 1919

Autorea: Mario Camiña

1910ean Gorlizko hondartzan Itsas Ospitale bat eraikitzea erabaki zuten, eta 1919an inauguratu zuten hura. Gorlizko Sendategi horretan erabili zuten lehenengo aldiz, Igeretxeko bainuetxean bezala (Getxo), hormigoi armatua.

Sendategiaren fatxada handiena itsasoari begira dago. Pabiloi multzo bat da, eta galeria bidez elkartuta daude horiek. Erdiko eraikinak hiru solairu ditu, eta hiru gorputz mailakatu, erdikoa besteak baino irtenagoa. Sendategiaren muturretan eraikin trinko eta irtenak daude, erdikoa bezala, eta eraikin horien tartean galeria jarraituak, besteak baino baxuagoak.

Pabiloi handien atzean sukaldeak hartzen dituena dago, eta horren atzean, berriz, infekzioak dituztenentzako gunea. Mojentzako eraikina ere badu, kapera eta guzti.

Sendategiaren hormak kareharri eta hareharri landuz eginak daude; kareorez estalita daude kanpotik, eta olio pintura dute emana. Esan dugun bezala, eraikin horretan erabili zen lehen aldiz hormigoi armatua.

Alde nagusian Bizkaiko armarria ageri da, azulejoz egina. Laureano Jado foruzalearen busto bat ere badago, Moises Huertak egina, 1929an. Eskultore horrek berak Areiltza doktorearen ohorezko monumentu bat egina zuen hamar urte lehenago, itsas gaineko begiratokian jarrita dagoena, sendategiaren eta hondartzaren artean.

Gorlizko erietxea