Foru aldundiko jauregia
FITXA
Izena: Foru aldundiko jauregia
Herria: Bilbo
Helbidea: Gran via, 25
Auzotegi: Abando
Eskualde: Hego Uribe
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Aro garaikidea
Estiloa: Eklektikoa
Eraikintza Data: 1891, 1900
Autorea: Luis Aladren
Eraikinaren ezaugarri formalak kontuan hartuta, eklektizismoaren barruan sartuko genuke: fatxaden konposizioak eta kanpoko itxurak kezkatzen zituen gehien. Horregatik, apaingarri gehiegi ditu, eta oso arranditsuak.
Jauregiak bolumen handia du eta beheko sotoa, solairuartekoa, beste bi solairu, atikoa eta atikoaren gaineko solairua ditu. Alde nagusian gorputz bat nabarmentzen da erdian, eta gorputz horretan sarrera-ataripe bat dago; horren gainean, palko baten antzeko balkoi bat dago, ekintza publikoetan erabiltzeko eta, horien guztien goialdean, armarri bat.
Hiru gorputzek osatzen dute jauregia; erdikoa zertxobait aurreratua eta estalita dago. Baoak simetrikoki antolatuta daude, ardatzak osatuz; guztira bederatzi ardatz dira, gorputz bakoitzerako hiru, eta forma eta apaindura desberdinak dituzte. Elementurik deigarriena harrizko oinarria da, zeinak kuxindura baitu, diamantearen erpinaren formarekin.
Barrualdean eskailera nagusi bat dago; sarreratik abiatzen da eta areto guztiak banatzen eta antolatzen ditu. Apainduren aberastasuna kontuan hartu beharreko ezaugarria da (garai batean eztabaida handia sortu zuten), eta zenbait artelan garrantzitsu ere gordetzen dute jauregian.
Lan hau XIX. mende amaierako estilo eklektiko monumentalaren barruan sailka daiteke. Gaur egun ematen zaion erabilera eta eraiki zen garaikoa berbera da: Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza eta bulego publikoak izatea.