Itzuli orri osora

Zabalekoa

FITXA

Izena: Zabalekoa

Herria: Elorrio

Auzotegi: Iguria

Eskualde: Durangaldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Baserria

Mendea: XVI, XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Oinplano angeluzuzena du, sakona eta oso handia. Estalkia isuri bikoa dauka, eta teilatu gailurra alde nagusiari buruz perpendikularra. Teilatu hegala oso irtena da, eta besoen gainean bermatuta dago.

Manposteriaz egina da, eta harlandua ere ugari ageri da, kalitate onekoa eta ongi landua, gainera (baoen markoetan, sarbideetan eta eskantzuetan ikus daiteke). Beheko solairua, lehenengoa eta ganbara ditu, eta baoak modu irregularrean banatuta daude, solairuetan lerrokatu gabe.

Beheko solairuan, erdi-erdian, arku karpanel handi bat dago, dobelaz hornitua. Dobela irudi obalekin apaindua dago, eta gainean, fatxadaren erdian, maskor bat ageri da, azpian gurutze bat duela.

Gainerako aldeetan sarbideak eta saieterak ditu, eta atzeko aldean bao txiki bat, zirkuluerdiko arkuarekin .

Zabalekoa goitik behera zaharberritzen ari ziren 2004. urtean.

Zabalekoa