Itzuli orri osora

Etxepintxoa

FITXA

Izena: Etxepintxoa

Herria: Berriatua

Helbidea: Erribera, 41

Auzotegi: Erribera

Eskualde: Lea-Artibai

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa, Rokokoa

Etxepintxoa etxea Berriatua udalerrian dago, Erribera auzoan. Eraikin bakartua da, oinplano karratua duena; lau isuriko teilatua du, eta honako banaketa hau behetik gora: beheko solairua eta beste bi solairu gehiago. Kanpoko hormak manposteriaz eginda daude, eta kareorez estalita; barruko egitura, berriz, zurezkoa da.

Etxearen alde nagusia plazara begira dago, eta alde horixe da guztietan interesgarriena. Etxepintxoa gehiago da etxebizitza baserri baino. Beheko solairuan, erdi-erdian, sarbide dinteldun bat du eta, ezker-eskuin, leiho txiki bana lehenik eta neurri handiagoko beste bi gero. Lehenengo solairuan ere banaketa bera dute hutsarteek ; honetan, baina, lau leihoek antzeko neurria dute, eta erdian dagoen hutsarteak zurezko balkoi jarraitu batera ematen du. Goiko solairuan ere balkoi bat dago, behekoaren berdina, eta beste lau leiho, behekoak baino modu irregularragoan banatuak.

Barruko antolaketa honako hau du: beheko solairuan, aroztegi bat dute jarria; lehen solairua, berriz, etxebizitza moduan erabiltzen dute, eta bigarrenak ganbara lanak egiten ditu.

Oinplanoa antzinako dorrearen zimendu berberean oinarritzen da, eta laukizuzen bat eratzen du (17 m x 12 m). Angelu batean dorre bat du, eta horrexek eteten du lauki hori; dorre horren barnealdean gazteluaren eskailera dago.

Etxebizitzak duen gauzarik aipagarriena, zalantzarik gabe, alde nagusian ageri da: goiko bi solairuetan margolanak ditu, eta hori ez da batere ohikoa eskualde honetan. Garaiko gaiak ageri dira, okre koloreko lerroz inguratuak: lehen solairuan egongela bat ikusten da, gortinekin eta altzariekin, eta hiru lagun daude bertan. Beste margo batean, bi zaldunen arteko borroka irudikatu dute. Goiko solairuan landa inguruko eszena bat ageri da eskuineko margolanean, eta zaldun bat ezkerrekoan. Erdiko leiho txikien tarteko zatietan, bi zaldunen irudiak daude. Eta leiho horien eta balkoiaren hutsartearen tartean, berriz, arkitekturako gaiak margotu dituzte.

Etxepintxoa