Itzuli orri osora

Valdespina jauregia

FITXA

Izena: Valdespina jauregia

Herria: Ermua

Helbidea: Valdespinako Markesa, 1

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Durangaldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Jauregi itxurako eraikina da, orain dela gutxi berritu eta erabilera publikoa eman diotena. Jabetza pribatu izatetik (Valdespinako markesarena zen) Ermuko udaletxe izatera igaro da.

Eraikin bakartua da, kubikoa eta handia. Hormakmanposteriazkoak ditu, eta kareorez estaliak. Alde nagusian, eskantzuetan, baoetan eta inpostetan , berriz, harlandua ageri da. Lau isuriko estalkia du eta, erdi-erdian, dorre handi bat. Alde nagusiaren ezker angeluan armarri ikusgarri bat ageri da.

Hiru solairu ditu, plaka lauekin bereiziak, eta alde nagusian bost bao ardatz ikus daitezke. Gainerako aldeek ere ardatz kopuru bera dute, baina modu irregularragoan jarriak. Atzeko aldea da deigarriena, arkuteria sistema ikusgarriarekin: bi arku ditu beheko solairuan, bost lehenengoan eta beste bost bigarrengoan, eta guztiek galeria eder eta originala osatzen dute.

Aurreko fatxadako baoak dinteldunak dira, eta moldurak dituzte inguruan. Beheko solairuak sarbide bat du erdian eta bi leiho, eta goiko bi solairuetan, berriz, bost baoek balkoietara ematen dute. Bost bao horietako bik (erdikoek) zirkuluerdiko frontoia dute goiko aldean, eta beste hirurek, triangelu formakoa.

Barruko aldea erdiko patio karratuak antolatzen du, eta goiko aldean linterna kupuladuna du.

Valdespina jauregia